104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen udal ordenantzan (16. ordenantza). Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko apirilaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, aldaketa egitea Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen udal ordenantzan (16. ordenantza).

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunez, haren aurkako erreklamazioak edo alegazioak aurkezteko aukera izan dadin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.

Noain Elortzibarren, 2021eko apirilaren 14an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2106204