104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Kontribuzio berezien aplikazioa Nafarroa etorbidea egokitzeko obrarako. Hasierako onespena

2021eko apirilaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen Nafarroa etorbidea egokitzeko obrarako kontribuzio bereziak aplikatzeko espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da interesdunek espedientea aztertzen ahalko dutela, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun baliodunean, horretarako udal bulegoetan eta egoitza elektronikoan ikusgai jarriko baita; epe horretan erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahalko dira idatziz.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Orobat, aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunen Arauei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119.2 artikuluan xedatuari jarraituz, obrek ukitutako jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboak eratzen ahal dituztela kontribuzio bereziak antolatzen dituen erabakia jendaurrean dagoen bitartean, Udalak erabaki duen obran parte har dezaten laguntza emanez.

Cadreitan, 2021eko apirilaren 21ean.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2106336