10. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Anueko Udalak, 2020ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa 2020ko aurrekontuan.

2020ko 280. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ean, hasierako onespenaren erabakia, eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1.–1.1500.69200 kreditu-gerakina sartzea, hiri-zerbitzuak desbideratzeko Olagueko 11. poligonoko 487. lurzatira. 34.0000 euro dira, eta 187000 partidaren bidez finantzatuko dira (diruzaintzako gerakina).

2.–Aparteko kreditua 1.2312.22199 gastu-partidarako. COVID-19ari lotutako gastuak (1.800 euro). 1758003 partidaren bidez finantzatuko dira (diru-sarrera berriak: Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, COVID-19ari lotutako gastuetarako).

3.–Kreditu-gehigarria 1.3121.1300002 partidarako. Kontsultategiko garbiketako enplegatuaren ordainsariak (400 euro). 1.7508003 partidaren bidez finantzatuko dira (Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, COVID-19ari lotutako gastuetarako).

4.–Kreditu-gehigarria 1.9330.63300 gastu-partidarako (udal bulegoetako galdara): 2.350 euro. Nafarroako Gobernuak 317/2020 Ebazpenaren bidez ematen duen dirulaguntzaren bidez finantzatuko dira (Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana, 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietarakoa-Despopulazioari aurre egitea).

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Anuen, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2016390