10. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez bete dadin mantentze-lanetako ofizial lanpostu bat. Onartuen behin betiko zerrenda

Berriozarko Udaleko alkateak, 2020ko abenduaren 29an, honako ebazpen hau (20200776 zenbakiduna) eman zuen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatuari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Izangai onartuen behin betiko zerrenda hau onestea aipatutako deialdirako:

Izen-deiturak:

PATXI PITILLAS MARTÍNEZ

Bigarrena.–Proba teorikoa 2021eko urtarrilaren 29an izanen da, 10:00etan, Berriozarko udaletxean.

Proba hori egin baino lehen, onartutako izangaiak euskarako ahozko proba gainditu beharko du, Euskarabideak egina. Hori egiteko eguna jakinaraziko zaio eta Udalaren web-orrian ere argitaratuko da.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian argitaratzea eta honen berri ematea ordezkari sindikalei eta epaimahaiko kideei.

Berriozarren, 2020ko abenduaren 29an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2016361