2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA
5/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2020ko abenduaren 22an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen 5/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientea. Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen aurrekontuan diru-sarreren bidez sortutako kreditua da. Aldaketa onestearekin batera indarrean sartu zen, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren III. kapituluko 3. atalean adierazitakoarekin bat etorriz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du aipatu dekretuak, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
GASTUAK:
I. kapitulua: 5.748,86 euro.
II. kapitulua: 1.865,05 euro.
DIRU-SARRERAK:
IV. kapitulua: 7.613,91 euro.
Donezteben, 2020ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2016394