10. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Tarifen aldaketa, Ur hornidura, estolderia eta saneamenduaren tasak eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

2020ko 266. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13an, argitara eman zen Ur hornidura, estolderia eta saneamenduaren tasak eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren tarifa aldaketaren hasierako onespena.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako tarifa aldaketaren testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan.

I. ERANSKINA

TARIFAK, UR HORNIDURA, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDUA, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUERAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKIONAK

1.–4.a) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

1.1. Kuota finkoak (hornidura): kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

HIRUHILEKOKO KUOTA

(eurotan)

7tik 10 mm-ra bitarte

5,18

13 mm

7,55

15 mm

16,45

20 mm

25,87

25 mm

36,42

30 mm

58,67

40 mm

105,81

50 mm

152,89

65 mm

163,91

80 mm

196,65

100 mm

327,53

150 mm

1.514,81

1.2. Kontagailuen alokairuko kuota finkoak.

Hilean, kontagailuaren batez besteko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 230. zk., 1984ko irailaren 25ekoa). Hartan konponketa eta kontserbazio gastuak sartzen dira.

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuota finkoak.

Suteetarako aho bakoitzeko, 8,37 euro kobratuko da hiru hilabetean behin.

2.–4.b) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

2.1. Kuota finkoak (saneamendua eta estolderia): kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

HIRUHILEKOKO KUOTA (eurotan)

7tik 10 mm-ra bitarte

8,03

13 mm

10,07

15 mm

13,26

20 mm

15,34

25 mm

31,24

30 mm

44,47

40 mm

88,28

50 mm

132,73

65 mm

179,20

80 mm

218,83

100 mm

305,11

3.–4.c) artikuluan ezarritako zerga-egitateak. Kontsumoa.

Kuota aldakorra: prezioa, kontsumituriko m³-ko.

1. tarifa.–Etxeko erabilera etxebizitzetan eta hari lotutako erabilerak. Ofizialki onartutako ikastetxeak sartzen dira, haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergokoak: 0,477369 euro.

2. tarifa.–Industria eta merkataritzarako erabilera. Tarifa horretan sartzen dira industriak, saltokiak, bulegoak eta langelak. Orobat, obrak egiteko eta etxabeak hornitzeko erabilerak, baita kirol instalazioetako erabilera kolektiboak ere, ureztatzea kenduta: 0,739313 euro.

3. tarifa.–Baratze, aisiako finka eta kirol instalazio partikularretako (igerilekuak) erabilera, eta ureztatzea.

–Lehendabiziko 25 m³ hiru hilabetean: 0,477369 euro/m³.

–Metro kubiko horietatik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 0,739313 euro/m³.

4. tarifa.–Erabilera konbinatuak.

4.1. Etxeko erabilera etxebizitzan eta industriako edo merkataritzako erabilera (industria edo merkataritzako jardueraren ohiko bizilekuan).

–Lehenbiziko 65 m³ hiru hilabetean: 0,477369 euro/m³.

–Metro kubiko horietatik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 0,739313 euro/m³.

4.2. Etxeko erabilera etxebizitzan eta ureztaketa edo kirol instalazio partikularreko erabilera (ohiko bizilekua, berdegunea, baratzea edo igerilekua duena).

–Lehenbiziko 65 m³ hiru hilabetean: 0,477369 euro/m³.

–Metro kubiko horietatik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 2,386849 euro/m³.

4. tarifa (“Erabilera konbinatua”) nahitaez aplikatuko da etxebizitza batean baldin eta, etxebizitza motagatik, kanpoko itxuragatik edo ikuskapen zerbitzuek prestatutako txostenagatik, bertan egiten ahal bada aukeren erabilera konbinatua. Subjektu pasiboak ezin du jarri banakako kontagailurik erabilera posible bakoitzerako.

4.1 eta 4.2 tarifetan aurreikusitako erabilerak aldi berean izan ditzakeen etxebizitza baten kasuan, aplikatuko zaio hartutako ur bolumenari gehien hurbiltzen zaion erabileraren tarifa, eta, zalantza izanez gero, beti 4.2 tarifa.

Subjektu pasiboa familia ugarikoa bada, lehen 65 metro kubikoak 80tara igoko dira.

Familia ugarikoa dela frogatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

1. Eskaera.

2. Familia ugariaren txartela.

Mairagako Mankomunitateak edozein unetan ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenak ere.

5. tarifa.–Erabilera soziala, ongintzako zentroak barne: 0,477369 euro/m³.

6. tarifa.–Mankomunitateko ente ofizialen erabilera zerbitzuetan eta udal ureztaketan, baita erabilera publikoko jabetza pribatuko ureztatzea ere: 0,477369 euro/m³.

7. tarifa.–Udal zerbitzuen erabilera Mankomunitatetik kanpoko erakunde ofizialetan, zisterna bidezko hornidura barne: 0,739313 euro/m³.

8. tarifa.–Hornidura, kamioi zisternadunen bidez: 2,396211 euro/m³.

Ezarritako tarifaren erdia aplikatuko zaio baratzeko erabileran eta erabilera konbinatuetan jario batek hiruhilekoan eragindako gehiegizko kontsumoari, eta gutxienez ere 0,477369 euros/m³; betiere, abonatuak behar bezala frogatu beharko du Zuzenbidean onartzen den edozein frogaren bidez.

4.–4.d) artikuluan aurreikusitako zerga-egitateak.

a) Kontratazio berrietan: kontagailuaren diametroaren araberako urteko horniduraren kanona, halako bi.

b) Titulartasuna aldatzeko: kopuru finko bat, 5,30 euro.

5.–4.e) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

–Eraikin berriak eta zaharberritutakoak, m² erabilgarrien arabera (proiektua): 0,739313 euro/m².

–Baratzeak. Kopuru finkoa: 279,70 euro.

–Suteak. Kopuru finkoa: 100,19 euro.

Kasu guztietan, erabilitako materialen kostua erantsiko da, %20 igota gastu orokor eta zeharkako gastu bezala.

6.–4.f) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

Kontsumitu edo zenbatetsitako m³ bakoitzeko, 0,76 euro kobratuko da (astebete gutxienez eta 4 m³-ko bolumena astean).

7.–Ordenantzaren 4.g) eta 4.h) artikuluetan ezarritako zerga-egitateak.

Ikuskapen irteera edo bisitaldi bakoitzeko, 53,68 euro kobratuko da.

8.–Murrizketa berezia, lanbide arteko gutxieneko soldata adinako soldata, laguntza edo pentsioa edo txikiagoa hartzen dutenentzat.

Ordenantza honen 4. artikuluko a), b) eta c) ataletan aurreikusten diren zerga-egitateei tarifak aplikatzetik ateratzen diren kuotak %50 murriztuko dira oro har aplikatzen direnen aldean, ordaintzera behartua dagoena soldata baten edo gizarte segurantzako laguntza baten onuraduna denean, Estatuko enpleguaren zerbitzu publikoak edo Nafarroako Gobernuko gizarte politikako departamentuak emana, haren zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiago ez bada,

–Edo lanbide arteko gutxieneko soldata hori halako 1,2, ezkonduta badago edo antzeko bizikidetza harremana badu, bien guztirako diru-sarrerak batuta.

–Edo lanbide arteko gutxieneko soldata hori halako 1,5, ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo diru-sarrerarik gabeko seme-alaba ezgaituak).

Nahiz aurreko baldintza bete, ez da murrizketa berezi horretarako eskubiderik izanen baldin beste diru-sarrera batzuen bitartez urtean lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen bada, izan eskatzailearen beraren diru-sarrerak nahiz etxean harekin bizi direnen sarrerak. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 25.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskaera.

2. Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo, bestela, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, agertzen duena ez dagoela behartua hura aurkeztera, baita eskatzailearen edo bizikideen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako agiriak ere.

4. Udal Erroldaren bizikidetzako ziurtagiria.

Betiere, murrizketa bereziaren onuradunak titularra izan beharko du ur hornidura eta saneamenduaren kontratuan.

Mairagako Mankomunitateak edozein unetan ikuskatzen ahal du murrizketa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta aurkezten ez dituztenak ere.

Tafallan, 2020ko urtarrilaren 2an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2100052