10. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Ordenantza fiskala, jarduera sailkatuetan eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Olaibarko Udalak, 2020ko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Jarduera sailkatuetan eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 14an, eta jendaurrean egoteko legezko aldia iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu da ,Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Olaibarren, 2020ko abenduaren 4an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

ORDENANTZA FISKALA, OLAIBARKO UDALEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEAK EGITEAREN ETA JARDUERAK ESKUALDATZEAREN LIZENTZIETARAKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atala), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Ordainarazpenaren xedea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xede dira kasu hauetan ematen diren lizentziak:

a) Jarduera berritik jartzea lokal batean.

b) Jarduera lokal batetik bestera aldatzea.

c) Aldaketak jardueran, izena, titularra eta lokala aldatu gabe.

d) Jarduera handitzea, eta hori gertatutzat emanen da jarduera sailkatuen gaineko kontribuzioa handitzen den aldiro, non ez den araudi fiskalaren aldaketak sortua.

e) Eskualdaketak eta titular aldaketak, bertan garatzen den jarduera aldatu edo handitu gabe.

f) Lizentzia berrikustea, titularraren nahiz administrazioaren jarduketak direla-eta.

g) Jarduera-lizentzia.

h) Lizentzia birdefinitzea, ostatu-kafetegi bilakatzeko.

Zerga-egitatea

3. artikulua. Zergapeko egintzak dira irekitzeko lizentziak eman aurretik eta haiek eskualdatzeko edo haien titulartasuna aldatu aurretik emandako zerbitzu tekniko eta administratiboak, lizentzia haien jabe izan behar baitute, nahitaez, ingurumena kontrolatzeko jarduera sailkatuen edo kaltegabeen titularrek.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Zergak ordaindu beharra hasten da:

a) Beharrezko lizentzia ematen den unean.

b) Ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako inguruabarretako bat gertatzen denean.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Pertsona natural edo juridikoak daude beharturik ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera, lizentzia ematen bazaie jarduera batean aritzeko, eskualdaketa egiten bazaie edo titulartasuna ematen.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Zerga-oinarria da egiten den eskari bakoitza edo egindako jarduera bakoitza.

Tasa

7. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean agertzen dena.

Kuota

8. artikulua. Kuota izanen da ondorioztatzen dena zerga-oinarriari aplikatuta ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

9. artikulua. Ez da tasarik sortuko interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. Jarduteko eta irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duten pertsonek behar den eskabidea aurkeztuko dute udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta horren kokapena zehazten dituztela, dagozkion udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

11. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita dela, interesdunak zenbatekoa ordaindu beharko du borondatez pagatzeko epean, jakinarazpena jasotzen duenetik hasita; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

12. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

13. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu.

14. artikulua. Ostatu-kafetegi baten lizentziari definizio berria eman nahi bazaio, izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko, irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. puntuan aurreikusitakoari jarraituz, behar den eskaria egin beharko da eta behar den dokumentazioa ekarri, aplikatzen ahal den araudian eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

Arau-hausteak

15. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari lotuko zaio, edo bestela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du, eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, bere testua oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Jarduera sailkatuak.

Jarduera-lizentzia, lizentzia berriak tramitatzea, edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa: 420,00 euro.

Irekitzeko lizentzia, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa: 210,00 euro.

Jarduera eskualdatzea, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa: 210,00 euro.

Lizentziak, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez dutenak lokalaren egoera egiaztatzeko: 70,00 euro.

II. epigrafea.–Jarduera kaltegabeak.

Irekitzeko lizentzia, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa: 310,50 euro.

Jarduera eskualdatzea, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa: 210,00 euro.

III. epigrafea.–Lizentziaren definizio berria, kafetegi-taberna jarduerarako.

Lizentziaren birdefinizio bakoitzarengatik, zertarako eta jardueraren izena eta funtzionamendu-araubidea egokitzeko, ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatzeko: 525,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2016352