10. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

54/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez Sara Torres Lizasoain izendatzen baita, bitarte baterako, Genomikarako eta Medikuntza Pertsonalizaturako Nafarroako Estrategiaren Ataleko buru, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusian.

Hala xedatzen baitu, hirugarren xedapen gehigarrian, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez izan beharko dute Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak.

Hala xedatzen baitu, bosgarren xedapen gehigarrian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eman du txosten hori.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak (haren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak),

AGINTZEN DUT:

1. Sara Torres Lizasoain izendatzea, bitarte baterako, Genomikarako eta Medikuntza Pertsonalizaturako Nafarroako Estrategiaren Ataleko buru, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusian. Izendapenak 2021eko urtarrilaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 24an.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F2016148