10. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2/2020 aurrekontu-aldaketa: kreditu-transferentzia eta kreditua sortzea diru-sarreren bitartez. Behin betiko onespena

Odietako Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egindako osoko bilkuran eta Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko 2/2020 aldaketari buruzko espedientea (kreditu-transferentzia eta kreditua sortzea diru-sarreren bitartez).

Espedientea jendaurrean egon da, argitaraturik Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2020ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 24koa), alegazioak aurkez zitezen 15 egun balioduneko epean, behar izanez gero; hori guztia, honako xedapen hauei jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikuluan eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Jendaurrean egon bitartean ez da espedientearen aurkako alegaziorik ez aurkeztu, ez jaso.

Horregatik guztiagatik, eta aurretik adierazitako arauetan xedatutakoa betez, aldaketa horren testua argitara ematen da. Hona hemen:

Gastuetako partida hau handitzea:

Partida: 1 9200 6090. Aldaketa mota: Kreditu-transferentzia. Kreditua sortzea diru-sarrera bidez. Izena: Inbertsioak erabilera orokorrerako azpiegituretan. Uneko zenbatekoa: 16.518,00 euro. Gehikuntza: 33.482,00 euro. Azken zenbatekoa: 50.000,00 euro.

Finantzabideak.

Kreditu-transferentzia:

Partida: 1 1533 6090001. Aldaketa mota: Kreditu-transferentzia. Izena: Motelgailuen obrak Ziaurritzen. Zenbatekoa: 5.000,00 euro.

Kreditua sortzea diru-sarrera bidez:

Partida: 1 76800. Aldaketa mota: Kreditua sortzea diru-sarrera bidez. Izena: Ziaurrizko Kontzejuaren ekarpena. Zenbatekoa: 28.482,00 euro.

Erripan (Odieta), 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2100009