10. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa, Ur hornidura arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2020ko abenduaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa honako ordenantza honetan:

–Ur hornidura arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2100008