10. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2021eko karga-tasak. Hasierako onespena

Leitza Udalak, 2020ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 2021erako karga-tasak ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, ekonomia jardueren gaineko zergan eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek epe horretan azter dezaten eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak.

Leitzan, 2020ko abenduaren 31n.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2100005