10. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Dirulaguntzen plan estrategikoa 2021-2022 aldirako. Jendaurrean jartzea

Oltza Zendeako Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura berezian, Oltza Zendeako Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoa onetsi zen 2021-2022 aldirako.

Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

Oltza Zendean, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2100293