10. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

10.etik 14.era bitarteko aldaketak 2020ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, zinegotzien gehiengo osoarekin, 10.etik 14.era bitarteko aldaketak egitea Cabanillasko Udalaren 2020ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Cabanillasen, 2020ko abenduaren 31n.–Alkate udalburua, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2100103