10. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko abenduaren 30ean hartua, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kideak berritzen dituena.

Apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuak, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortu zuen uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretua aldatzen duenak, xedatzen du Lanbide Heziketaren arloan aholku eman eta parte hartzeko kide anitzeko organo hori kontseiluburuak, kontseiluburuordeak, idazkariak eta hogeita bi kontseilukidek osatuko dutela, azken horiek Foru Komunitateko Administrazioaren, ordezkaritza handiena duten enpresa erakundeen eta halako sindikatuen, Cámara Navarraren, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa.

Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko indarreko Erregelamenduaren 7. artikuluak ezartzen du kontseilukide izateari utziko zaiola, besteak beste, ordezkatzen dituen erakunde edo organizazioek erabakitzen dutenean hura ordeztea.

Ikusirik Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuak egindako txostena, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak ontzat emana, eta apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, delibero hori erabaki baten bidez hartu behar da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilutik kargugabetzea kide titular den José Luis Maiza Ocáriz jauna, ELA sindikatua ordezkatzen duena, eta kide titular den Cristina Oroz Barbería andrea, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofiziala ordezkatzen duena, norberaren erakundeek erabakitako ordezkapenagatik.

2. Odei Olalde Arroyo jauna izendatzea ELA sindikatuaren kide titular, eta Andrés Palacios Ferrer jauna eta Celia Poza Olaz andrea, berriz, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren kide titular eta ordezko kide, hurrenez hurren, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan.

3. Erabaki hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko abenduaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2016324