97. ALDIZKARIA - 2020komaiatzaren11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1004/2020 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 20ko 235E/2019 Foru Agindua betearazten duena.

Javier Lasheras Muro jaunak parte hartu zuen Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduran. Prozedura hori Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onartu zen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Literatura (gaztelaniaz)espezialitatean.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozedurak onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan aritzeko.

Ebazpena 2018ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ekoan.

2018ko martxoaren 23an, Javier Lasheras Muro jaunak deialdi horretan parte hartzeko eskaera aurkeztu zuen, sarbide libreko prozeduraren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Gaztelania eta Literatura (gaztelania) espezialitatean. Kasu honi dagokionez, aurkeztutako dokumentazioaren artean, agiri hauek daude: Kazetaritzako lizentziadunaren 2007ko tituluaren kopia (Nafarroako Unibertsitateak emana), titulazio horren ziurtagiri akademiko pertsonalaren kopia, zeinean adierazten baita espediente honi dagokion batez besteko nota 2,33 dela; eta lizentziadunaren Ikus-entzunezko Komunikazioko 2004ko titulua (Nafarroako Unibertsitateak emana).

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 26ko 2132/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiaren merezimenduen behin-behineko balorazioa onetsi zen. Hautapen prozedura hori, Giza Baliabide Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Ebazpen horren I. eranskinean, Javier Lasheras Muro jauna ageri da, 3,1831 punturekin (I. apartatua, “Aurretiko irakaskuntza esperientzia”: 0,4331. II. apartatua, “Prestakuntza akademikoa”: 1 puntu. III. apartatua, ”Beste merezimendu batzuk”: 1,75 puntu). Bestalde, interesduna ez da ageri Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 26ko 2132/2018 Ebazpenarekin batera aurkeztutako merezimenduak zuzentzeko aktan.

2018ko ekainaren 29an, Javier Lasheras Muro jaunak erreklamazioa aurkeztu zuen behin-behinean eman zitzaion puntuazioaren aurka. Idazkian adierazten duenez, “Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak argitaratutako behin-behineko merezimenduen balorazioan ez da aintzat hartu oposizio-lehiaketan parte hartzeko alegatutako tituluaren espediente akademikoari dagokion puntuazioa (II. apartatua, 1. puntua). Puntuazio hori ez da aintzat hartu, ezta ere, merezimenduen behin-behineko balorazioa onesten duen ebazpenaren zuzenketa aktan. Erantsi dudan lehiaketako inskripzio erregistroan agertzen denez, aipatutako dokumentazio hori sartu nuen; hori dela eta 1,25 gehitzea eskatzen dut, espediente horretan 2,33ko batez besteko nota lortu baitut, eta hori ere eransten dut, beharrezkoa izan daitekeelakoan”. Kazetaritzako lizentziadun tituluaren ziurtagiri akademiko pertsonalaren kopia aurkeztu du berriz ere. Bertan adierazten denez, “espediente honi dagokion batez besteko nota 2,33 da”.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiaren merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen. Hautapen prozedura hori, Giza Baliabide Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Ebazpen horren I. eranskinean Javier Lasheras Muro jauna ageri da, 3,1831 punturekin, merezimenduen behin-behineko ebazpenean bezala banatuta.

Erreklamazioak eta zuzenketak ebazteko 2018ko abuztuaren 2ko aktak, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpena osatzen duenak, honako hau adierazten du Javier Lasheras Muro jaunaren erreklamazioari buruz:

“Merezimenduen behin-behineko balorazioari eginiko erreklamazioak eta zuzenketa; II. eta III. apartatuak.

–Erreklamazioa:

Ikasketa espedientea baloratzeko eskaera.

–Ebazpena: Ezetsia.

Ezetsia: Bigarren zikloko espedientea baizik ez du aurkeztu”.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 3ko 2511/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozedurako probak gainditu zituzten izangaien zerrendak onetsi ziren, kidegoak, espezialitateak eta hizkuntzak zehazturik. Hautapen prozedura hori, Giza Baliabide Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

XI. eranskinean, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hizkuntza eta Literatura (gaztelania) espezialitateari buruzkoan, Javier Lasheras Muro jauna ageri da gainditutako hautagaien artean, eta, lehiaketa eta oposizio aldien ondoren, 6,3161 puntu lortu ditu guztira.

2018ko abuztuaren 24an, Javier Lasheras Muro jaunak gora jotzeko errekurtso bat jarri zuen Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiaren baitan. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Idazkian azaltzen duenez, 2018ko abuztuaren 2ko ebazpenen eta zuzenketen aktan jasotzen zen bere eskaera ezetsi egin zela, bigarren zikloko espedientea baizik aurkeztu ez zuelako. Gaineratu du 2018ko ekainaren 26ko merezimenduen behin-behineko ebazpenarekin batera aurkeztutako aktan ez zela bere kasua jasotzen, eta “erreklamazioen eta zuzenketen aldian eskatu nuen, errekurtso honekin batera doan erreklamazioaren bidez, merezimendu horiek kontatzeko, baina ezin izan nuen akatsa zuzendu, ez baitzidaten horren berri eman”.

Hauxe eskatzen du: “Oposizio-lehiaketan parte hartzeko alegatutako titulazioaren espediente akademikoan 2,33ko batez besteko nota lortu izanari dagozkion 1,25 puntuak gehitzea. Horretarako, espediente akademiko osoa aurkeztu dut (titulazioaren bigarren eta lehen ziklokoa), bai eta alegazio aldian aurkeztutako merezimenduak zuzentzeko erreklamazioa eta behin-behineko balorazioaren merezimenduak zuzentzeko akta ere, zeinean ez bainaiz agertzen, beharrezkoa izan daitekeelakoan”.

Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 30ko 235E/2019 Foru Aginduaren bidez, Javier Lasheras Muro jaunak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2019 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baietsi da. Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiaren merezimenduen behin betiko balorazioa.

Foru agindu horrek agintzen dio Hezkuntza Saileko Giza Baliabideen Zerbitzuari 1,250 puntu emateko Javier Lasheras Muro jaunari merezimenduen baremoaren 2.1 apartatuan (alegatutako tituluaren espediente akademikoa). Baremo bhori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpenean jaso zen.

Gaztelania eta Literatura (gaztelaniaz):

Puntuazioa, guztira: 4,4331 (I. apartatua, “Irakasle lanetan izaniko esperientzia”: 0,4331. II. apartatua, “Prestakuntza akademikoa”: 2,250 puntu. III. apartatua, ”Beste merezimendu batzuk”: 1,75 puntu.

Deialdian ezarritakoarekin bat, puntuazio berri horrekin, gehi oposizioaldian lorturikoa (8,4048 puntu) gehituta, azken puntuazio bateratua hau izanen da: 6,8161 puntu.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Javier Lasheras Muro jaunari 1,250 puntu esleitzea Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozesuko merezimenduen baremoko 2.1 apartatuan (Alegatutako tituluaren ikasketa-espedientea), bigarren hezkuntzako irakasleen kidegomko Gaztelania eta Literatura (gaztelaniaz) espezialitatean.

2. Azken puntuazio hau ematea Javier Lasheras Muro jaunari Gaztelania eta Literatura (gaztelaniaz) espezialitatearen oposizio-lehiaketan: 6,8161 puntu.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko apirilaren 27an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2004703