97. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

846/2020 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 18ko 77E/2020 Foru Agindua gauzatzen duena.

Sonia Anadon Mediel andreak Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 4an emandako 1156/2018 Ebazpenaren bidez onartutako txanda irekiko hautapen prozeduran parte hartu zuen, maisu-maistren kidegoko Lehen Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean.

Hautapen prozesu horretan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen. 2019ko abuztuaren 23an, Sonia Anadon Mediel andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen uztailaren 24ko 2475/2019 Ebazpen horren aurka.

Oposizio-lehiaketaldia bukatu ondoren, Sonia Anadon Mediel andrea Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitateko praktiketako funtzionario izendatu zuten, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 3042/2019 Ebazpenaren bidez.

Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 12ko 77E/2020 Foru Aginduaren bidez, baietsi egin zen Sonia Anadon Mediel andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa.

Foru agindu horrek Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari agintzen dio 1,2500 puntu eman diezazkiola Sonia Anadon Mediel andreari merezimendu baremoaren 2.1 apartatuan (Alegatutako tituluaren ikasketa-espedientea), eta puntu bat 2.2.1 apartatuan (Graduondoak, doktoretzak eta aparteko sariak). Esleipen hori eginda, hauxe da errekurtsogileak lehiaketaldian lorturiko azken puntuazioa:

Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz):

Puntuazioa, guztira: 9,4330 (I. apartatua, “Irakasle lanetan izaniko esperientzia”: 6,1830 puntu. II. apartatua, “Prestakuntza akademikoa”: 2,2500 puntu. III. apartatua, ”Beste merezimendu batzuk”: 1,000 puntu.

Deialdian ezarritakoarekin bat, puntuazio berri horrekin, gehi oposizioaldian lorturikoa (7,2615 puntu) gehituta, azken puntuazio bateratua hau izanen da: 8,1301 puntu.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Sonia Anadon Mediel andreari 1,2500 puntu esleitzea Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozesuko merezimenduen baremoko 2.1 apartatuan (Alegatutako tituluaren ikasketa-espedientea), eta puntu bat 2.2.1 apartatuan (Graduondoak, doktoretzak eta aparteko sariak) Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatean.

2. Azken puntuazio hau ematea Sonia Anadon Mediel andreari Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatearen oposizio-lehiaketan: 8,1301 puntu.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko martxoaren 24an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2004702