97. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

603/2020 EBAZPENA, apirilaren 24ko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana, zeinaren bidez Siemens Gamesa Renewable Energy Innovation & Technology, S.L. Unipersonal enpresak finantzatutako laguntza baten deialdia onesten baita Sistemen Ingeniaritza eta Automatika jakintza-arloarekin loturiko doktoretza aurreko kontratu bat finantzatzeko.

2019ko abenduaren 20an Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Siemens Gamesa Renewable Energy Innovation & Technology, S.L. Unipersonal enpresak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten Sistemen Ingeniaritza eta Automatika jakintza-arloarekin loturiko doktoretza aurreko kontratu bat finantzatzeko.

Ikusirik Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena.

Ikusirik Kontabilitate Atalak egindako kreditu-erreserbaren ziurtagiria eta zerga-tratamenduari buruzko txostena.

Ikusirik Ikerketa Batzordeak 2020 urtarrilaren 15ean hartutako Erabakia, Ikerketako errektoreordeak ontzat eman duena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2019ko uztailaren 3an emandako 1420/2019 Ebazpenaren bidez ematen dizkidan eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea Sistemen Ingeniaritza eta Automatika jakintza-arloarekin loturiko doktoretza aurreko kontratu bat finantzatzeko laguntza baten deialdia, ebazpen honen eranskineko oinarriekin bat etorriz.

Bigarrena.–Ebazpen honek sortutako gastua onestea, 25.859,31 euro osotara, hilean 1.430 euro-ko gutxieneko soldata gordinarekin, guztira 14 lansari.

Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2020ko eta 2021eko ekitaldietarako duen Gastuen Aurrekontuetako partiden kargura ordainduko da.

2020

  • 30.30.00.8518-131.10 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 15.849,17 euro.
  • 30.30.00.8518-160.00 Gizarte Segurantza 3.965,46 euro.
  • 30.30.00.8518-480.02 Matrikularako laguntzak 350 euro.

2021

  • 30.30.00.8518-131.10 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 4.635,14 euro.
  • 30.30.00.8518-160.00 Gizarte Segurantza 1.059,54 euro.

Hirugarrena.–Laguntza emateko ebazpenean behar diren aurrekontu-doiketak egingo dira, doktoretza aurreko kontratuaren hasiera egunaren arabera.

Laugarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Ikerketako errektoreordeari, Jorge Elso Torralba jaunari, Ingeniaritza Saileko zuzendariari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Ikerketa Zerbitzuari eta Kontu-hartzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitara dadila agintzea.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Nolanahi ere, kontuan hartuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, epe administratiboen eta prozesalen etenaldia –2020ko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren eta bigarren xedapen gehigarrietan onetsitakoa–.

Iruñean, 2020ko apirilaren 24an.–Ikerketako errektoreordea, Francisco J. Arregui San Martín.

I. ERANSKINA - OINARRIAK

Siemens Gamesa Renewable Energy Innovation & Technology, S.L. Unipersonal enpresak finantzatutako laguntza baterako deialdia, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza-tesi bat egiteko Sistemen Ingeniaritza eta Automatika jakintza-arloan

Eranskina, apirilaren 24ko 603/2020 Ebazpenarena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikerketa sustatu eta bultzatzeko aurrera daraman politikaren barnean, helburuetako bat ikertzaile gazteak prestatzea da, doktoretza aurreko eremuan ikertzen has daitezen bultzatuz.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Siemens Gamesa Renewable Energy Innovation & Technology, S.L. Unipersonal enpresak 2019ko abenduaren 20an sinatu zuten lankidetza hitzarmena da deialdi honen jatorria. Sistemen Ingeniaritza eta Automatikako doktoretza-tesi bat egiten laguntzea da hitzarmen horren xedea, jarduketa eremu hori interesekoa baita bi erakundeentzat.

Laguntza doktoretza aurreko kontratu moduan gauzatuko da, eta kontratu hori Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legeko 21. artikuluaren babesean izenpetuko da (BOE, 2011ko ekainaren 2koa). Helburua doktoretza-tesia aipatutako ikerketa eremuan egitea izango da.

Hori guztia kontuan harturik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak doktoretza aurreko laguntza baterako deialdi hau egin du.

1.–Deialdiaren xedea.

Urtebeteko iraupena edukiko duen laguntza baterako deialdia egin da, urtero luzatzen ahalko dena bi urte gehiago egin arte, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza-tesia egiteko Sistemen Ingeniaritza eta Automatika jakintza-arloan.

Jakintza-arlo horren barnean, esparru honetako ikerketa jarduera sustatzera bideratuko da laguntza: “Kontrol teknikak garatzea aerosorgailuen efizientzia hobetzeko”; zehazki, ikerketa arlo hauetan garatuko da jarduera:

–Aerosorgailu bat modelatzea software aurreratuaren bidez.

–LIDAR sentsore baten seinalearen emulazioa modelatzea (Light Detection and Ranging o Laser Imaging Detection and Ranging).

–Errotoreko haize efektiboa berreraikitzea LIDAR ekipamendu baten neurketatik abiatuta.

–Kapotako LIDAR batek aerosorgailuetan egindako neurketan oinarritutako kontrolatzaile sendoak diseinatzea aerosorgailuaren efizientzia hobetzeko.

–Diseinatutako kontrola enpresaren lan ingurunera aplikatzea.

Bai laguntza emateko bai kontratua urtero luzatzeko beharrezkoa izango da behar besteko aurrekontua egotea eta deialdian ezarritako betebeharrak betetzea.

2.–Eskatzaileen betebeharrak.

Laguntzaren eskatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte eskaerak egiteko epearen barruan:

–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazioetako, Bioingeniaritzako eta Energia Berriztagarrietako Teknologiak (TECOMBER) doktoretza-programan sartzeko gaitzen dituzten ikasketen jabe izatea. Esleipenerako hautatua izanez gero, aipatutako programako matrikula egin dutela egiaztatu beharko dute, laguntzaren behin betiko kontzesioa argitaratzen denean ezartzen den epean.

–Ingeniaritzako Masterreko ikasketen jabe izatea.

–Deialdi honetan ezin izango dute parte hartu deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea amaitu aurreko hamabi hilabeteetan doktoretza-tesia egiteko beste laguntza baliokideren bat izan dutenek.

–Doktoretza-tesia defendatzeko gordailutua ez izatea.

–Doktoretza titulua ez izatea.

3.–Laguntzaren araubide juridikoa.

3.1. Laguntzaren onuradunaren eskubideak eta betebeharrak dokumentu hauetan zehazten dira: deialdi honetan, laguntza kokatzen den Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Siemens Gamesa Renewable Energy Innovation & Technology, S.L. Unipersonal enpresaren arteko lankidetza hitzarmenean, eta 2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuak onetsitako Prestakuntzan Dauden Doktoretza Aurreko Ikertzaileen Estatutuan (BOE, 64.a, 2019ko martxoaren 15ekoa).

3.2. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluan ezarritakoak arautuko du doktoretza aurreko kontratua.

3.3. Laguntzaren onuradunak laguntzaren Balioespen Batzordeak izendatzen duen irakaslea izango du doktoretza-tesiaren zuzendari, eta laguntza emateko proposamenarekin batera argitaratuko da. Laguntzaren onuradunari bere zuzendariak duen ikerketa talde bera esleituko zaio, eta bere zuzendaria atxikia dagoen sail berari atxikita geratuko da.

3.4. Deialdi honetako laguntzak ez du inolako konpromisorik ekarriko onuraduna, ondoren, sar dadin Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan, Siemens Gamesa Renewable Energy Innovation & Technology, S.L. Unipersonal enpresan edo, laguntza honen esparruan ikerketa egonaldiak egiten badira, egonaldiak egiten diren zentro edo enpresetan.

3.5. Deialdi honen babesean laguntza bat jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturiko beste laguntza edo beka batzuekin, bai eta laguntzaren onuradunari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, betiere Ikerketako errektoreordeak horretarako baimena ematen badu:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordainsariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+G proiektuetako parte-hartze baimenduak, eta 2001eko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aplikatuz egindako kontratuak (2007ko apirilaren 14ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen aipatu legea).

–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.

–Bestelako jarduerengatik noizean behin jasotako laguntzak, betiere Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordearen ustez emandako laguntzaren xedea garatzeari traba egiten ez badiote.

4.–Eskaeren aurkezpena.

Parte hartzeko eskabideak eta dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira (Arrosadiko campusa z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea z.g., 31500 Tutera), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak ezarritako tokietako batean.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, deialdia NAOn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

463/2020 Errege Dekretuak (BOE, 67. zk., 2020ko martxoaren 14koa, COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena) honako hau dio: “Sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko terminoak bertan behera uzten eta epeak eteten dira.” Hori dela eta, etenda dago deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea, eta alarma-egoera bukatu ondoren zabalduko da berriz; hau da, 10 egun balioduneko epea egongo da alarma-egoera bukatu eta biharamunetik kotatzen hasita.

Oro har, eskatzen diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

5.–Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa.

Dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

a) Inprimaki normaldua https://bit.ly/2uyMn48.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio Zenbakiaren edo pasaportearen fotokopia.

c) Merezimenduen zerrenda laburtuaren inprimakia (I.I eranskina).

d) Alegatutako merezimenduen ziurtagiriak. Agiriz egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dira bakarrik, merezimenduak aurkeztea eta egiaztatzea ez baita deialdiko betebehar baztertzailea. Eskatzaileak dokumentazio hori aurkezten ez badu, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek balioetsiko, eta ez du eskatuko merezimendu horiek egiaztatzeko. Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako itzulpen soila erantsi beharko da, eta Ikerketa Batzordearen esku utziko da zinpeko itzulpena eskatzea, beharrezkoa izanez gero.

e) Doktoretzan sartzeko ikasketen (masterra edo gradua, kasuaren arabera) ikasketa espediente osoa (batez besteko nota espresuki adierazia), lortutako kalifikazioak eta kalifikazio horiek noiz lortu diren azaltzen duena. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

Atzerriko ikastegiek ematen dituzten kalifikazioen ziurtagirietan, dagokion ebaluazio sistemaren barruan kalifikaziorik handiena eta txikiena zein izan diren agertuko da, baita gainditzeko gutxieneko kalifikazioa zein den ere.

Kasu horretan, noten baliokidetasuna ere atxikiko da; Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioari eskatuko zaio:

http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano/catalogo/gestion-titulos/estudios-universitarios/titulos-extranjeros/equivalencia-notas-medias.html

Agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

f) Laguntzen deialdi honetara aurkezteko erabili den tituluaren fotokopia edo titulua eskatu izanaren egiaztagiria. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

Deialdi honen oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egongo, baina zirkunstantzia hori idatzita jasotzeko eskatu beharko dute idazki batean. Idazki horretan identifikatu behar dute zein dokumentu den eta zein egunetan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen.

Behar bezala eta epean aurkeztutako dokumentazioa bakarrik hartuko da kontuan tramitera onartutako eskabideak barematzeko.

Balorazio Batzordeak argibideak eskatuko ditu, beharrezkotzat jotzen badu, aukeratzeko proposamena egiteko.

6.–Izangaien hautaketa.

Eskaeren balioespena eta laguntza adjudikatzeko proposamena Balioespen Batzordeak egingo du. Batzordeak hiru kide edukiko ditu:

–José Basilio Galván jauna, unibertsitateko irakasle titularra Ingeniaritza Sailean, batzordeburua izango baita.

–M.ª José Pérez-Ilzarbe Serrano andrea, unibertsitateko irakasle titularra Ingeniaritza Sailean, Balioespen Batzordeko idazkaria izango baita.

–Gabriel Lera Carreras jauna, unibertsitateko irakasle titularra Ingeniaritza Sailean, batzordekidea izango baita.

Batzordeburuak eskatuta eratuko da Balioespen Batzordea, eta horretarako kideei dei egingo die. Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Zerbitzuak behar diren kudeaketak egingo ditu Balioespen Batzordearen jarduna errazteko.

Balioespen Batzordeak izango du izangaien eskaerak balioesteko eskumena, I.II eranskinean ezarritako hautapen irizpide hauekin bat:

a) Izangaiak doktoretza-programan sartzeko aurkeztu duen titulazioaren ikasketa espedientearen batezbestekoa: 35 puntu gehienez ere.

Laguntza eskatzeko inprimakian laguntza zein titulaziorekin eskatzen den esango da, eta titulazio horren arabera kalkulatuko da ikasketa espedientearen batezbestekoa. Unibertsitate Master baten bidez sartzen bada, masterra egin baino lehenagoko unibertsitate titulazioa ere hartuko da kontuan.

b) Esperientzia laguntza garatuko den arloan: 30 puntu gehienez ere.

c) Ingelesa: 10 puntu gehienez ere.

d) Mugikortasuna: 10 puntu gehienez ere.

e) Beste merezimendu batzuk: argitalpenak eta biltzarretako parte-hartzea, 5 puntu gehienez ere.

f) Elkarrizketa pertsonalak 10 puntuko balioespena izango du gehienez ere, eta aurreko atalen baturan puntuazio handiena duten hiru izangaiei egingo zaie bakarrik.

7.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gero, Ikerketako errektoreordearen Ebazpenaren bidez behin-behineko zerrenda argitaratuko da, onartuena eta baztertuena (ezarritako betebeharretakoren bat ez frogatzeagatik edo eskatutako dokumentazioa garaiz eta forman ez aurkezteagatik).

Ebazpen hori eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean argitaratuko da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan, eta bertan interesdunei 5 egun balioduneko epea emango zaie, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bazterketaren aurkako erreklamazioa aurkezteko, Ikerketa Zerbitzura zuzendua, eta ebazpenean adierazten diren gabeziak zuzentzeko edo dokumentazioa osatzeko. Izangaiak ez baditu epe horretan gabeziak zuzentzen edo dokumentazioa osatzen, deialditik baztertuta geratzen ahalko da.

7.2. Ikerketa Zerbitzuak aurkeztutako erreklamazioak ebatziko ditu, eta Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio tramitera onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko proposamena.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da, eta, haren aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere aipatutako iragarki-oholean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.3. Geroago, Balioespen Batzordeak onartutako eskaerak ebaluatuko ditu 6. oinarrian ezarritako irizpideekin bat, eta izangai bakoitzaren behin-behineko puntuazioak eta laguntzaren behin-behineko adjudikazio proposamena onetsiko ditu. Behin-behineko adjudikazioak dituen Balioespen Batzordearen erabakia Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da, eta haren kontra interesdunek erreklamazioa aurkezten ahalko dute, batzordeburuari zuzendua, 5 egun balioduneko epean, proposamen hori argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.4. Erreklamazioak ebatzi ondoren, Balioespen Batzordeak Unibertsitateko Ikerketako errektoreordeari igorriko dizkio behin betiko adjudikazio proposamena eta itxaron zerrendan dauden izangaiena, puntuazioaren arabera ordenatua, ebazpen baten bidez onets ditzan. Behin betiko adjudikazioa duen Ikerketako errektoreordearen ebazpena eta itxaron zerrendan dauden izangaien lehentasun ordena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko dira.

Laguntza emateko behin betiko ebazpenaren aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.–Doktoretza aurreko kontratuaren helburua eta baldintzak.

8.1. Laguntzaren xedea doktoretza-tesi bat egitea izango da, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legeko 21. artikuluan ezarritako doktoretza aurreko kontratuaren modalitatean. Ezin izango da kontratua sinatu tesia gordailutu edo defendatu duten eskatzaileekin, eta, horrenbestez, deialdi honetatik kanpo uztea edo, hala badagokio, laguntza ukatzea ekarriko du horrek.

8.2. Kontratuaren xedea ikerketa lanak egitea izango da, Sistemen Ingeniaritza eta Automatika jakintza-arloaren barnean, eta, zehazki, ikerketa lerro hauetan:

–Aerosorgailu bat modelatzea software aurreratuaren bidez.

–LIDAR sentsore baten seinalearen emulazioa modelatzea (Light Detection and Ranging o Laser Imaging Detection and Ranging).

–Errotoreko haize efektiboa berreraikitzea LIDAR ekipamendu baten neurketatik abiatuta.

–Kapotako LIDAR batek aerosorgailuetan egindako neurketan oinarritutako kontrolatzaile sendoak diseinatzea aerosorgailuaren efizientzia hobetzeko.

–Diseinatutako kontrola enpresaren lan ingurunera aplikatzea.

Laguntzaren onuradunak, langilea den aldetik, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, enplegatzailea den aldetik, idatziz egingo dute doktoretza aurreko kontratua. Kontratuari erantsiko zaio Nafarroako Unibertsitate Publikoko TECOMBER doktoretza-programan onartua dela adierazten duen agiria, programaren unitate arduradunak emana, edo doktoretza edo graduondoko eskolak emana, hala badagokio.

Kontratua lanaldi osokoa izango da, eta, hasiera batean, urtebeteko iraupena izango du, urtebeteko aldietarako luzatzeko aukera egonik doktoretza-programako Irakaskuntza Batzordeak aldez aurretik txostena eginda, edo, kasua bada, doktoretza-eskolak, programan irauten duen bitartean. Kontratuaren iraupena hiru urtekoa izango da gehienez ere, luzapenak barne.

Horretaz gainera, laguntzaren onuradunak aurkeztutako urteko txostenaren aldeko ebaluazioa egin beharko du tesi zuzendariak, eta behar besteko aurrekontua egon behar du.

8.3. Laguntza emateko aldia honako kasu hauetan amaituko da:

–Dagokion laguntza emateko gehieneko epea betetzea, luzapen guztiak barne.

–Doktoretza-programan egoteko aldia bukatzea edo TECOMBER doktoretza-programan matrikulatuta ez egotea.

–Doktoregaiak doktoretza-programako Irakaskuntza Batzordearen aurkako txostena jasotzen duenean.

–Doktoregaiak doktoretza-tesia defendatzen duenean.

8.4. Laguntzaren urteko diru-zuzkidura Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Siemens Gamesa Renewable Energy Innovation & Technology, S.L. Unipersonal enpresak izenpetutako hitzarmenean zehaztutakoa izango da, hots, 25.859,31 euro, honela banatuak:

–14 lansari urtean, bakoitza 1.430 euro gordinekoa.

–Behar diren Gizarte Segurantzako enpresa kuotak, legedi indardunean ezarritako moduan.

–350 euro-ko laguntza doktoretzako matrikula egiteko.

9.–Onuradunaren betebeharrak.

9.1. Onuradunak laguntza onartzeak berekin dakar deialdi honetako oinarriak bete behar izatea, baita Siemens Gamesa Renewable Energy Innovation & Technology, S.L. Unipersonal enpresak laguntza honetarako hitzarmenean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzaren jarraipen zientifikorako ezartzen dituztenak ere.

9.2. Laguntzaren onuradunak betebehar hauek izango ditu:

a) Laguntzaren helburuko ikerketa-lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean bertan sartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta, orduan sartzen ez bada, laguntzari uko egiten diola ulertuko da. Halaber, laguntzari uko egiten zaiola ulertuko da Giza Baliabideen Zerbitzutik kontratua sinatzeko jakinarazpena jasotzen den egunaren hurrengo 5 egun baliodunetan sinatzen ez bada.

b) Atxiki zaion ikerketa-taldean bere lana aprobetxamenduz egitea, baita beste hainbat erakundetan ere, baldin eta beste zentro edo enpresa batzuetan ikerketa egonaldiak egin behar direla erabakitzen bada.

c) Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituzten informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea, tesiaren zuzendariaren baimenik ez badute. Erabateko sekretua gordetzea bere jarduerak egitearen ondorioz eskuratu lezakeen informazio konfidentzialari buruz, bai Nafarroako Unibertsitate Publikoan eskuratu lezakeenari buruz, baita ikerketa egonaldiak egiten dituen zentro edo enpresetan ere, eta ez kontatzea, jakinaraztea eta/edo zabaltzea hirugarren pertsonei, ez osorik ezta partez ere.

d) Onuradunak bere ikerketekin lotutako edozein komunikazio, argitalpen edo zabalkunde-lan egin nahi badu, aldez aurretik tesiaren zuzendariaren berariazko baimen idatzia eduki beharko du. Tesiaren zuzendariak baimen horren oniritzia eskatuko dio Ikerketako errektoreordeari. Edonola delarik ere, baimena emateko edo ukatzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Siemens Gamesa Renewable Energy Innovation & Technology, S.L. Unipersonal enpresaren arteko hitzarmenak esaten duena hartuko da aintzat.

e) Tesiaren zuzendariari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Zerbitzuari eta Siemens Gamesa Renewable Energy Innovation & Technology, S.L. Unipersonal enpresari bidaltzea egindako jarduerari buruz eskatzen zaizkion txostenak, tesiaren zuzendariaren oniritziarekin eta konfidentzialtasun klausulak errespetatuz.

f) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren TECOMBER doktoretza-programako Irakaskuntza Batzordearen urteroko nahitaezko jarraipen proba berrienaren aldeko txostena edukitzea, kontratua urtero berritzeko. Onuradunak urteroko proba nahitaez egin beharrik ez badu, egindako lanari buruzko oroitidazki bat aurkeztu beharko du tesiaren zuzendariak egindako txostenekin batera.

g) Laguntzak iraun bitartean egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan agerraraztea Siemens Gamesa Renewable Energy Innovation & Technology, S.L. Unipersonal enpresak emandako finantzaketa eta laguntza hauen oinarrian dagoen hitzarmena.

h) Tesi zuzendariari aurkeztea, laguntza amaitzen denean, egindako lanaren azken txostena, baita lan bizitzaren egiaztagiri bat ere.

i) Doktoretza-tesia defenditzea eta gainditzea gehienez ere doktoretza aurreko kontratuaren hasiera egunetik hiru urteko epean. Ikerketako errektoreordeak betebehar hori betetzeko epea luzatuko du, interesdunak aurretiaz eskaera arrazoitua aurkezten badu, tesiaren zuzendariak ontzat emanda eta doktoretza-programako Irakaskuntza Batzordeak aldeko txostena emanda.

j) Tesiaren zuzendariari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikerketa Zerbitzuari jakinaraztea laguntza honen esparruan lortzen den edozein emaitzaren berri, baldin eta emaitza hori jabetza intelektualaren edo industrialaren edozein babes-formularekin babestua izateko modukoa bada, edo/eta inolako aplikazio industrial edo komertzial baldin badu.

k) Nafarroako Unibertsitate Publikoari uztea eta esleitzea laguntza honen esparruan sortu diren emaitza guztien gaineko jabetza industrial eta intelektualari buruzko eskubide guztiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Siemens Gamesa Renewable Energy Innovation & Technology, S.L. Unipersonal enpresarekin sinatutako hitzarmenean hartutako jabetza industrial eta intelektualaren gaineko konpromisoak bete ditzan.

9.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak emandako laguntza baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzuli behar izatea, beharrezkoa bada, hala agintzen baitu dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duen 2005eko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak.

9.4. Erdietsitako laguntzari uko egiteko, idazki bat bidali behar zaio Ikerketako errektoreordeari, tesiaren zuzendariak sinatua, eta, bertan, horretarako arrazoiak eman.

Laguntzari uko egiteko eskaera ondorio-eguna baino 7 egun baliodun lehenago aurkeztu behar da beranduenez.

Bajarik egonez gero, laguntza emateko behin betiko ebazpeneko itxaron zerrendan dauden izangaientzat ezarritako hurrenkera ordena jarraituz ordezkatzen ahalko dira, betiere Siemens Gamesa Renewable Energy Innovation & Technology, S.L. Unipersonal enpresak aldez aurretik ados dagoela agertzen badu eta, orobat, tesiaren zuzendariak oniritzia ematen badu, uste duelako laguntzaren xedea bermatuta geratuko dela laguntza amaitzeko geratzen den denboran.

9.5. Deialdiko laguntzaren onuradunak bete beharreko zereginak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren instalazioetan egingo dira, eta, hala ezartzen bada, ikerketa egonaldiak egiteko proposatzen diren beste zentro eta enpresetan, Siemens Gamesa Renewable Energy Innovation & Technology, S.L. Unipersonal enpresa barne. Egonaldi horietan, onuradunak zentro edo enpresa hartzaile bakoitzeko araudia eta berariaz ezartzen diren arau espezifiko guztiak bete beharko ditu.

10.–Onura sozialak.

Sinatutako doktoretza aurreko kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko ditu laguntzaren onuradunak.

11.–Irakaslanetako lankidetza.

Laguntza honen onuradunak zilegi du baimena eskatzea Unibertsitateko sail batean prestakuntza xedez irakaskuntza lanetan laguntzeko, betiere laguntzaren zuzendaria eta ukitutako saileko zuzendaria ados badaude. Urtean gehienez ere 60 ordu har ditzake lankidetza horrek, eta gehienez ere 180 ordu hiru urteko kontratuan.

2018ko maiatzaren 30eko Gobernu Kontseiluak onetsitako prozeduraren arabera eskatuko da baimena, eta behar den inprimaki normalizatua aurkeztuko da Administrazio Laguntzako Unitatean, aipatu prozeduran ezarritakoaren arabera.

12.–Laguntza etetea.

Laguntza honen onuradunak eskubidea edukiko du Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bateratua onesten duen 1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.

Aldi baterako desgaitasun, haurdunaldiko arrisku, amatasun, adopzio edo harrera, edoskitzaroko arrisku eta aitatasun egoerek eten egingo dute kontratuen iraupenaren zenbaketa, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearekin bat.

13.–Jabetza industriala eta intelektuala.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak edukiko ditu laguntza honen esparruan sortutako ikerketa emaitzei buruzko jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak, eta bera bakarrik izango da eskubide horien titularra.

Hala, laguntza honen onuradunak Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi eta esleituko dizkio laguntzaren esparruan sortu diren emaitzen gaineko jabetza industrial eta intelektualari buruzko eskubide guztiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Siemens Gamesa Renewable Energy Innovation & Technology, S.L. Unipersonal enpresarekin sinatutako hitzarmenean hartutako jabetza industrial eta intelektualaren gaineko konpromisoak bete ditzan.

Nolanahi ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntza honen onuradunari aitortuko dio, bidezkoa bada, laguntzaren esparruan sortutako emaitzen gaineko eskubideak ustiatu edo uzteagatik lortzen diren mozkinetan parte hartzeko eskubidea, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 70. artikuluan ezarritako baldintzen arabera.

Horretaz gainera, laguntza honen onuradunaren eskubide moralak errespetatuko dira, bereziki bere egile eta/edo asmatzaile izaeraren aitorpenari dagokionez, legedi indardunarekin bat etorriz.

14.–Datuak babestea.

Parte-hartzaileek deialdi honetan ematen dituzten datu pertsonalak arau hauen arabera tratatuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduaren gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Tratamendu honen xedea ikerketaren kudeaketa administratiboa da, eta bere oinarri juridikoa, botere publikoa baliatzea eta interes publikoa betetzea, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduko 6.1.e) artikuluaren arabera. Zehazki, ikertzaile gazteak prestatzea urtero ikertzaileen prestakuntzarako laguntzetarako deialdiak eginez, prestakuntzaldiko ikertzaileen lanaren garapena sustatzeko.

Tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da, eta interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere, delegado.protecciondatos@unavarra.es helbideaz baliatuz, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoko 11. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritakoaren arabera.

NUPek izangaien datu hauek tratatuko ditu: identifikazio-datuak, harremanetan jartzekoak, sinadura, merezimenduen zerrenda, titulazioaren datuak eta kalifikazio akademikoa, curriculuma eta ikerketa jarduera. Era berean, adjudikatutako laguntzak eta onuradunak NUPen webgunean argitaratuko direla aurreikusten da. Azkenik, bankuko datuak ere tratatuko dira onuradunei ordainketak egiteko.

15.–Argitalpena.

Deialdi honen oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko dira (https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/tablon-electronico?opcion=2).

Deialdi hau aplikatzeko emandako gainerako egintzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko dira.

Aipatutako iragarki-oholean argitaratzea da Unibertsitateak onarturiko publizitate tresna bakarra. Hala ere, interesdunei posta elektronikoz jakinarazi ahal izango zaie, modu osagarrian eta ez-ofizialean.

16.–Errekurtsoak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I.I ERANSKINA

Merezimenduen zerrenda duen inprimakia (PDFa).

I.II ERANSKINA

Doktoretza aurreko laguntzaren baremoa

KATEGORIAK

PUNTUAZIOA,
GEHIENEZ ERE

Ikasketa espedientea

35 puntu

Profilarekin bat datorren esperientzia

30 puntu

Ingelesa

10 puntu

Mugikortasuna

10 puntu

Beste merezimendu batzuk: argitalpenak eta biltzarretako parte-hartzea

5 puntu

Banakako elkarrizketa

10 puntu

1.–Ikasketa espedientea, 35 puntu gehienez ere.

Izangaiak doktoretza-programan sartzeko aurkeztu duen titulazioaren ikasketa espedientearen batezbestekoa balioetsiko da.

Ikasketa espedientearen batez besteko nota 0tik 10era bitarteko eskalan kalkulatuko da, kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema arautzen duen 2003ko irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen duenaren arabera.

∑ (irakasgaiaren kreditu kopurua x nota)

Titulazioaren kreditu kopurua guztira

1044/2003 Errege Dekretua ere aplikatuko da, 2003ko abuztuaren 1ekoa, Unibertsitateek tituluaren Europako gehigarria emateko prozedura ezartzen duena.

Baliokideturiko irakasgaiei edo kredituei “nahikoa” kalifikazioa emango zaie, egokitutako irakasgai edo kredituei jatorrizko kalifikazioa emango zaie, eta, kalifikaziorik gabeko kredituak aitortuta edukiz gero, hori ez da kontuan hartuko batez besteko nota kalkulatzean.

Espedientean kalifikazio kualitatiboa baizik jaso ez bada, baliokidetasun hau aplikatuko zaio:

–Ohorezko matrikula 10.

–Bikain 9,25.

–Oso ongi 7,75.

–Nahikoa 5,75.

Unibertsitate masterreko ikasketen kasuan, masterrean eta masterraren aurreko ikasketetan izandako batezbesteko ponderatua kalkulatuko da, titulu bakoitzaren iraupenaren arabera.

Aurreko batezbestekoa kalkulatu eta gero, espediente guztiak normalizatuko dira, eta 35 puntu emango zaizkio espediente onenari, eta gainerakoak normalizazio faktore berarekin biderkatuko dira.

Laguntza eskatzeko inprimakian laguntza zein titulaziorekin eskatzen den esango da, eta titulazio horren arabera kalkulatuko da ikasketa espedientearen batezbestekoa.

2.–Profilarekin bat datorren esperientzia, 30 puntu gehienez ere.

Balioetsiko da izangaiak laguntzaren profilean adierazitako arloekin lotutako lan teknikoetan eta ikerketa lanetan izandako berariazko esperientzia –lan kontratuen bidez egiaztatua–, laguntzak eta enpresetan edo ikerketa zentro edo unibertsitateetan izandako bekak.

0,5 puntu emango dira arduraldi osoz kontratu edo beka batean egin den hilabete bakoitzeko.

Izangai bakoitzaren emaitzak normalizatuko dira, eta 30 puntu emango zaie balioespen handiena duten izangaiei.

3.–Ingelesa jakitea, 10 puntu gehienez ere.

Goi Mailako Irakaskuntzako Hizkuntzen Ikastegien Elkarteak (ACLES) eta Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak (CRUE) onartutako ziurtagirietakoren bat beharko da maila egiaztatzeko. Honela puntuatuko dira:

–C2 maila edo baliokidea 10 puntu.

–C1 maila edo baliokidea 5 puntu.

–B2 maila edo baliokidea 2,5 puntu.

https://www.crue.org/Documentos%20compartidos/Certificados%20para%20la%20acreditaci%C3%B3n%20de%20niveles%20de%20ingl%C3%A9s.pdf

4.–Mugikortasuna, 10 puntu gehienez ere.

Jatorrizko erakundeaz bestelako unibertsitate edo ikerketa zentroetan egindako egonaldiak balioetsiko dira. Kontuan hartuko dira Erasmus Programaren barnean egindako egonaldiak.

Puntu 1 emango da egonaldiko hilabete bakoitzeko.

5.–Beste merezimendu batzuk: argitalpenak eta biltzarretako parte-hartzea, 5 puntu gehienez ere.

Balioetsiko da laguntza honen xede diren gaiekin loturik egindako argitalpenak eta biltzarretan izandako parte-hartzea. Onespena edo argitalpena frogatu beharra dago. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpenak balira bezala puntuatuko. Biltzarretara bertaratzea parte-hartzerik gabe ez da kontuan hartuko puntuaziorako.

Argitalpenak argitalpen motaren arabera balioetsiko dira, honela:

–Nazioarteko aldizkarietako artikuluak edo nazioarteko liburuetako kapituluak, 1 puntu;

–Nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak, 0.5 puntu;

–Nazioarteko liburuak osorik, 2 puntu;

–Nazioko liburuak osorik, 1 puntu;

–Beste argitalpen batzuk, 0.2 puntu.

Azkenik puntuazioak normaltzen dira, gehien balioesten diren izangaiei 3 puntu emanez.

Biltzarretako parte-hartzeak ekarpen motaren arabera balioetsiko dira, honela:

–Nazioarteko biltzarretarako txosten gonbidatuak, 1 puntu;

–Nazioko biltzarretarako txosten gonbidatuak, 0.5 puntu;

–Nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0.5 puntu;

–Nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0.3 puntu.

Azkenik puntuazioak normaltzen dira, gehien balioesten diren izangaiei 2 puntu emanez. Biltzarretako txostenen kasuan, gonbidaturik egiten badira, beharrezkoa da biltzarreko gonbidapena agiriz egiaztatzea.

6.–Elkarrizketa pertsonala, 10 puntu gehienez ere.

Elkarrizketa pertsonala deialdiaren laguntzaren edukiarekin lotuta egongo da, eta Balioespen Batzordeak egingo du. Balioespen Batzordeko kide bakoitzak 0 eta 10 puntu artean emango dio izangai bakoitzari, eta laguntza honetarako eskatzen den profilarekin duen egokitzapena islatuko du. Izangai bakoitzaren atal honetako azken puntuazioa Balioespen Batzordeko hiru kideen balioespenen batezbesteko aritmetikoa izango da. Elkarrizketa balioetsi beharreko gainerako atalen batuketa osoan puntuaziorik handiena daukaten hiru hautagaiei egingo zaie, ez beste inori.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izango da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.

Iragarkiaren kodea: F2004713