97. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 11a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa, Sustapen pribatuaren bidez Garesko Alde Zaharreko etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan.
Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2020ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Sustapen pribatuaren bidez Garesko Alde Zaharreko etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin. Horren ondorioetarako, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak (COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratzen duena, martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuaren bidez aldatua) eten egiten ditu administrazio prozeduren epeak; beraz, jendaurrean egoteko epea hasiko da 463/2020 Errege Dekretuak edo haren luzapenek indarra galtzen dutenean.

Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Sustapen pribatuaren bidez Garesko Alde Zaharreko etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzako aldaketa, eta haren behin betiko testua argitara emanen da.

Garesen, 2020ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2004762