97. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 11a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2020ko apirilaren 30ean egin bilkuran, 2020. urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Ondorio horietarako, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak (COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratzen duena, martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuaren bidez aldatua) administrazio prozeduren epeak eteten ditu; beraz, jendaurrean jartzeko epea hasiko da 463/2020 Errege Dekretuak eta izan ditzakeen luzapenek indarraldia galtzen dutenean.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Garesen, 2020ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2004755