97. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Akats zuzenketa, “Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzaren” behin betiko onespenean

2020ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 7an, Pitillasko “Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzaren” behin betiko onespenaren iragarkia. Hartan akatsa badela oharturik, zuzendu egiten da, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Beraz, Pitillasko Udalaren “Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzaren” behin betiko onespenean, “4. artikulua. Egoitza elektronikoa” aldatzen da.

Honela dioen tokian:

“Udalaren egoitza elektronikoa sortzen da, https://pitillas.sedelectronica.es URL helbidean eskuragarri dagoena”.

Honelaxe behar du:

“Udalaren egoitza elektronikoa sortzen da, https://pitillas.clmtec.es URL helbidean eskuragarri dagoena”.

Pitillasen, 2020ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2004747