97. ALDIZKARIA - 2020komaiatzaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, UO.12 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2020ko apirilaren 28ko 0283/2020 Ebazpenaren bidez, eta jendaurreko aldia bukatu delarik eta ebatzi direlarik aurkeztutako alegazioak, erabaki zen behin betiko onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Udal Planaren determinazio xehatuen aldaketa garatzeko. Hitzarmen hori Martzillako UO.12 unitatea mugatzeari buruzkoa da.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatuarekin bat.

Martzillan, 2020ko apirilaren 29an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2004695