97. ALDIZKARIA - 2020komaiatzaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

Egoitza elektronikoa sortzea

Bete dadin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa, eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure entitatearekin komunikatzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Lezaungo Udalaren egoitza elektronikoa sortzea: https://sedeelectronica.lezaun.es, alegia. Lezaungo Udala izanen da Interneteko domeinu horren jabea eta titularra.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Lezaungo Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan ere argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik hasita.

5. Lezaungo Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Lezaunen, 2020ko apirilaren 28an.–Alkatea, Mikel Etxebeste López; Idazkaria, Conchi López Azanza.

Iragarkiaren kodea: L2004690