97. ALDIZKARIA - 2020komaiatzaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Aldaketa, Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean eta Estolderiaren eta hondakin uren arazketaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Xabierko Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Xabierko Udaleko Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean eta Estolderiaren eta hondakin uren arazketaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, 2020rako tasen eguneratzeari dagokionez.

Erabaki hori 2020ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11n, bai eta Xabierko Udalaren iragarki-taulan ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan eman manuei jarraikiz.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako manuak betez, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da aipatu manua bete beharrez, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka –administrazio-xedapena baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Hortaz, behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Xabierren, 2020ko apirilaren 28an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA
UR HORNIDURAREN TASAK

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da babes duelarik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa.

2. artikulua. Zerga-egitatea dira edateko uraren hornidura zerbitzua erabilgarri izatea eta benetan erabiltzea.

3. artikulua. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honi dagokionez.

4. artikulua. Zergadunak diren aldetik, ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, baldin eta edateko uraren etxeko hornidura zerbitzua eskatu badute edo hartaz baliatzen badira.

Kasuan kasuko etxeko jabeak hartuko dira zergadunaren ordezkotzat. Horiek onuradunei pasatu ahalko dizkiete kuotak, halakorik bada.

5. artikulua. Zerbitzuaren tasek honako kontzeptu eta zenbateko hauek izanen dituzte:

2020ko tasak.

–Ur kontsumoa:

  • Etxebizitzarako erabilera: 0,75 euro/m³.
  • Industriarako erabilera 0,88 euro/m³.

Gutxieneko kuota finkoa eta kontagailuaren alokairua aldatzen dira haren neurrien arabera.

–13/15 mm-ko kontagailua.

  • Gutxieneko kuota finkoa, 8 euro hiruhilean.
  • Kontagailuaren alokairua, 0,7 euro hiruhilean.

–25 mm-ko kontagailua.

  • Gutxieneko kuota finkoa, 14 euro hiruhilean.
  • Kontagailuaren alokairua, 4 euro hiruhilean.

–40 mm-ko kontagailua.

  • Gutxieneko kuota finkoa, 22 euro hiruhilean.
  • Kontagailuaren alokairua, 6 euro hiruhilean.

–50 mm-ko kontagailua.

  • Gutxieneko kuota finkoa, 50 euro hiruhilean.
  • Kontagailuaren alokairua, 12 euro hiruhilean.

–Hornidurako hargunea paratzeagatik: 146 euro.

6. artikulua. Ordenantza honetako tasaren zenbatekoa aurreko artikuluko tarifak aplikatzearen emaitza izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

7. artikulua. Tasa ordaintzeko betebeharra kontzeptu hauengatik sortzen da:

a) Zerbitzua eskura izan eta mantentzeagatik, hornidura sarearekin lotura ezartzen denetik hasita.

b) Kontsumoagatik, ura erabiltzen hasten denetik.

c) Harguneagatik, kontzeptua sortuko eta ordainaraziko da haren irekiera, lizentzia edo baimena ematen denean.

8. artikulua. Sarera lotzeko edo hornidura emateko eskatzen duenak ordainduko ditu kontagailua erosteko gastuak, bai eta instalaziorako eta hornidurarako behar diren materialen eta eskulanaren gastuak ere.

9. artikulua. Prebentziozko neurri moduan, ur hornidura moztu ahalko zaio instalazio barrenean matxurak dituen hargunearen titularrari, baldin haien ondorioz ur-galerarik badago.

10. artikulua. Erabiltzaileak behin ere ez dio urik eman ahalko beste pertsona bati, eta ez die erabiltzen utziko horretarako eskubiderik ez dutenei. Utzikeriagatik izan litekeen iruzur oro saihestu beharko du. Horrelakorik gertatuz gero, erabiltzailea izanen da erantzule bakarra.

11. artikulua. Erabiltzaileak behartuak daude toki entitateari lehenbailehen jakinaraztera ura banatzeko sare nagusiko matxura baten ondorioz gertatutakoak.

12. artikulua. Erabiltzaileari dagokio kontagailua eta paso-giltza dauden tokia behar den bezala egon dadin zaintzea eta toki entitateak ematen dituen jarraibideak betetzea.

13. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren ordainarazpenetako bat ordaindu beharra duten zergadunak behartuak daude kontagailua dagoen tokira sartzen uztera irakurketa egiten duen langile baimenduari, kontagailuaren irakurketa egin dezan, edo toki entitateko edozein langileri, baldin eta zerbitzuko beharrengatik edo gisako beste zerbaitengatik zergadunaren etxera edo lokalera sartu beharrean badaude.

14. artikulua.

1. 5. artikuluaren a) apartatuan aipatzen diren zenbatekoak hiru hilabetean behin ordainduko dira.

2. Artikulu beraren b) apartatuan aipatzen den ordainarazpena sortzen den unean ordainduko du erabiltzaileak.

15. artikulua. Honako hauek iruzurtzat hartuko dira:

a) Entitateko langileei sartzen ez uztea, behar bezala kreditaturik joanda.

b) Kontagailuen irakurketa edo ordenantza honetan araututako zerbitzuekin ikustekoa duten frogapenak eragoztea.

c) Toki entitateak paraturiko prezinto, sarraila edo aparatuak maneiatzea.

d) Toki entitateak kontsumoa neurtzeko aparatuen aldaketaz edo ordezkatzeaz ematen dituen jarraibideak ez betetzea.

e) Kontagailuaren irakurketa maltzurkeriaz aldatzeko asmoz, baimenik gabeko mekanismoak ezartzea.

16. artikulua. Arau-hauste edo zehapenen gainerako kontuetarako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat datozen gainerako arauetan xedatu bezala eginen da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan ezarririk ez dagoen orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA ESTOLDERIAREN
ETA HONDAKIN UREN ARAZKETAREN TASA

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da babes duelarik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa.

2. artikulua. Honako hau da tasaren zerga-egitatea:

a) Udalak egiten dituen jarduera tekniko eta administratiboak, toki entitatearen estolderiaren sarera lotzeko baimena eman ahal izateko behar diren baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzeko.

b) Toki entitatearen estolderiaren sarearen bitartez gorozkiak, euri-urak, ur beltzak eta hondakin urak husteko zerbitzuak.

3. artikulua. Ez daude tasa honi lotuak finka lurrera eroriak, aurri egoeran deklaratuak edo orube izaera dutenak.

4. artikulua. Ez da salbuespenik eginen tasa honen ordainarazpenean.

5. artikulua. Subjektu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, Tributuei buruzko Lege Orokorraren 33. artikuluan aipatu pertsona fisiko edo juridikoak nahiz entitateak, ondoko ezaugarriak dituztenak:

a) Finkaren jabea, usufruktuduna edo jabari erabilgarriaren titularra, sarera lotzeko lizentzia denean.

b) Udal-mugarteko finketan zerbitzu horietaz baliatzen diren bizilagun edo erabiltzaileak, beren titulua edozein delarik ere (jabeak, usufruktudunak, gela bat hartua dutenak edo maizterrak, baita prekarioan ere), ordenantza honetako 2.b) artikuluan sartutako zerbitzuen kasuan.

6. artikulua. Betiere, etxebizitzaren edo lokalaren okupatzaile edo erabiltzailearen ordezko subjektu pasibotzat hartuko da higiezinen jabea.

7. artikulua. 2020ko tasak.

Estolderia eta arazketa, 22 euro urtean.

8. artikulua. Tasa sortzen da eta ordaindu beharra dago zerga-egitatearen udal jarduera hasten den unean, jarduera honelakoetan hasiko baita:

a) Sarera lotzeko lizentziaren eskaera aurkezten den egunean, subjektu pasiboak espresuki egiten duenean.

b) Udalaren estolderiaren sarera lotzen den egunetik aitzina. Kasu honetan tasa ordaindu beharko da, kontuan hartu gabe sarera lotzeko baimena lortua den ala ez, eta kontuan hartu gabe baimena eskuratzeko tramitatu beharreko espediente administratiboa abiarazi den ala ez.

9. artikulua. Gorozkiak, euri-urak, ur beltzak eta hondakin urak hustu eta arazteko zerbitzuak nahitaezkoak dira toki entitateko finka guztietan, baldin eta horien fatxadak estolderia duten kale, plaza edo bide publikoetara ematen badu, eta sarearen eta finkaren artean ehun metrotik gorako tartea ez badago. Tasa beti kobratuko da, interesdunak sarera lotu ala ez.

10. artikulua. Tasa honen kuotak uraren hornidura eta kontsumoaren ordainagiriek dituzten epe beretan likidatu eta bilduko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan ezartzen ez den orotan, aplikatuko da ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Iragarkiaren kodea: L2004692