97. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Jarduera sailkatuetarako, obretarako eta era guztietarako jarduerak abiarazteko erantzunkizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa egiteko prozedura arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2020ko urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran, honako hau

ERABAKI ZUEN:

Hasiera batez onestea “Jarduera sailkatuetarako, obretarako eta era guztietarako jarduerak abiarazteko erantzunkizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa egiteko prozedura arautzen duen ordenantza”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarri Aranatzen, 2020ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2004724