97. ALDIZKARIA - 2020komaiatzaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Kutsadura akustikoaren aurka babesteko udal ordenantza. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2020ko apirilaren 30ean egindako bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batez onestea kutsadura akustikoaren aurka babesteko udal ordenantza.

Bigarrena.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Oltza Zendean, 2020ko apirilaren 30ean.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2004730