97. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 11a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laburpena, 2020, 2021, 2022 eta 2023an garapenerako lankidetza eta hezkuntza proiektuak egiteko dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdi publikoarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3 b) eta 20.8 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN. Identifikazio kodea: 504425.

Lehena.–Deialdiaren xedea.

Garapenerako lankidetza eta hezkuntza proiektuak egiteko dirulaguntzak, Burlatako Udalak babesturik. Proiektu horiek gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteen bidez egitekoak dira eta helburu izan behar dituzte pobreziaren aurka borrokatzea eta toki garapena sustatzea, honako arlo hauetan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa edo azpiegiturak. Proiektuek onura ekarri behar diete landa nahiz hiri eremuko komunitateei, eta komunitate horiek edo haien ordezkariek parte-hartze aktiboa izan behar dute proiektuak proposatu, kudeatu eta gauzatzen. Orobat, proiektuek arreta berezia eman behar diete ingurumen-inpaktuari eta baliabide naturalen erabilera jasangarriari.

Gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeentzat da deialdi hau, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta nazioarteko lankidetzan eta herrien eta pertsonen sustapenean eta garapenean jarduten duten horientzat, hain zuzen.

Gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteek, betiere baldintza guztiak beteta, banaka nahiz beste batzuekin sortutako eta proiektu bakarra egiteko partzuergoan edo batasunean parte hartzen ahalko dute. Taldean eginez gero, elkartutako erakunde bakoitzaren datuak agertu behar dira bereizita, eta argi eta garbi zehaztu haietako zein arituko den partzuergoren buru gisa.

Proiektua diruz laguntzeko hautatzen bada, hura sustatzen duen erakunde edo elkarteak hitzarmen bat sinatuko du Burlatako Udalarekin, eta hitzarmen horrek arautuko ditu bi entitateen arteko harremanak proiektuari dagokionez.

Bigarrena.–Baldintzak eta betebeharrak.

–Entitate eskatzaileenak.

Deialdira aurkezten diren erakunde eta elkarteak oinarri hauei lotuko zaizkie eta baldintza hauek bete beharko dituzte:

a.–Pertsona juridikoak izatea, legeari jarraikiz eratuak eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribatuak.

b.–Estatuko, foruko eta tokiko ogasunekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak eguneratuta izatea.

c.–Irabazi-asmorik ez izatea.

d.–Berariazko xede izatea garapenerako lankidetzako eta herrien arteko elkartasunaren sustapeneko ekintzak egitea.

e.–Nafarroan izatea egoitza soziala edo ordezkaritza ofiziala.

f.–Bere helburu sozialak betetzen direla bermatzeko egitura aski izatea eta proposaturiko helburuak lortzeko behar den eskarmentua eta gaitasun operatiboa frogatzea.

g.–Tokiko kontrapartea izatea proiektua gauzatu behar den eskualdean. Pertsona juridikoa izan beharko du kontraparte horrek, herrialde onuradunaren legeriaren arabera.

–Proiektuenak.

Deialdiaren xedeko proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a.–Urte anitzekoak izatea.

b.–Burlataren aipu berariazkoa egitea herri laguntzaile gisa.

c.–Bat egitea Agenda 20-30eko garapen jasangarrirako helburuekin, baita indarrean dagoen Nafarroako Lankidetzarako Plan Gidariarenekin ere.

d.–Aurkeztutako proiektuetan erabiltzen den hizkera-idazkerak jarraituko dio Burlatako udal esparruan hizkera ez sexistaren erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzari.

e.–Burlatan egiteko jarduerak diseinatzea, oro har biztanleriaren eta Udaleko ahalik eta alor gehienen esku hartzea dakartenak (hezkuntza, berdintasuna, gazteria, aniztasuna, etab.), sentsibilizazio jardueren eta lanen bitartez. Jarduerek proiektu zehatzaren berri eman behar dute, baita herrien, sexuen eta taldeen artean ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren aldetik dituzten desoreken berri eta horiek guztiek pertsonen bizi baldintzen gain dituzten ondorioen berri ere, eta orobat bulkatu behar dituzte Burlatako biztanleriaren elkartasuna eta partaidetza aktiboa komunitatean jarrera eta portaera aldaketak sustatu beharrez.

f.–Izan litezkeen finantzabide osagarriak aurkeztea, bai deialdian parte hartzen duen erakundearena bai estatuko nahiz nazioarteko bestelako erakunde eta elkarte publiko edo pribatuena.

g.–Dirulaguntzaren onuradun diren erakundeek (edo batasun/partzuergoek) komunikaziorako bide bat ireki beharko dute Burlatako Udalarekin proiektuaren jarraipena egiteko, arazoak konpontzeko, zalantzak argitzeko, jarduerak eta lankidetzarako bideak proposatzeko eta abar.

h.–Onetsitako proiektua dirulaguntza eman den urtean hasi edo hasia egon beharko da, betiere dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabetean.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Garapenerako lankidetza eta hezkuntza proiektuak egiteko Burlatako Udalaren lau urterako dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak.

Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak Burlatako Udaleko Erregistroan aurkezten ahal dira, eraikin nagusian (Larrañetako plaza z.g.) zein Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko egoitzan (Landazabal 5 bis). Orobat, aurkezten ahalko dira Udaleko Erregistro Orokor Elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuetatik edozeinetan.

Eskaera posta-bulego batean aurkezten bada, gutun-azalak irekita egon beharko du, lehen orriko goiko aldean agerrarazteko bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti); datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

Epea: 20 egun baliodun, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratzen denetik hasita.

Burlatan, 2020 apirilaren 29an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2004707