2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KINTOKO MANKOMUNITATEA
2019ko aurrekontuen aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia 2019ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean, argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Kreditu-gehigarria
Kontu-saila: 1 9420 4622000. Udalen diru-sarreren hainbanaketa: 235.000,00 euro.
Finantzazioa: 87000. Diru-zaintzako soberakina gastu orokorretarako: 235.000,00 euro.
Erro, 2019ko abenduaren 31.–Mankomunitate burua, Enrique Garralda Erro.
Iragarkiaren kodea: L2000057