9. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko inspektore izateko hamalau lanpostu betetzeko deialdiaren proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzen aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Foruzaingoko inspektore izateko hamalau lanpostu betetzeko deialdia dela eta, zeina Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 1105/2019 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen, proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri dute NAN hauek dauzkaten pertsonek: 52445983A, 11424403G, 29147556R, 44637591L, 72705241X, 72694173M, 52440718M eta 18204569T.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, interesdun guztiei horren berri ematen zaie, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2000162