9. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

19.etik 22.era bitarteko aldaketak 2019ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Untzitiko Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 19., 20., 21. eta 22. aldaketak 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betiko onetsiko da.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, lehenengo lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Untzitin, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1916182