9. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN VICENTE

1/2019 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

2019ko ekitaldiko aurrekontuan 1/2019 aldaketa egitea hasiera batez onetsi izanaren iragarkia argitaratu ondoren (2019ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 18koa), iragan da jendaurrean egoteko 15 egun balioduneko epea, eta ez da aurkeztu haren aurkako erreklamaziorik; hala, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsita gelditu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat.

Hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 214. artikuluan, 202.3 artikuluari dagokionez, ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da behin betiko onetsitako 1/2019 aldaketa, 2019ko aurrekontuan egitekoa.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketaren laburpena:

PARTIDA

FINANTZIAZIO MOTA

IZENA

ZENBATEKOA

GASTUEN partidak

1-4121-21000

Kreditu-gehigarria

Bideetako mantentze-lanak

1.500,00

1-4121-2100002

Kreditu-gehigarria

Mantentze-lan orokorrak

1.920,00

1-4140-60905

Kreditu berezia

Nekazaritzako eta abeltzaintzako bidea egokitzea San Vicente inguruan

21.000,00

GUZTIRA

24.420,00

PARTIDA

FINANTZIAZIO MOTA

IZENA

ZENBATEKOA

DIRU-SARREREN partidak

1-7508002

Kreditu bereziak

2017-2019 Tok. Inb. Plana. Erabaki librekoa

20.545,00

1-870

Gerakina

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

3.875,00

GUZTIRA

24.420,00

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

San Vicenten, 2019ko abenduaren 12an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Iriarte García.

Iragarkiaren kodea: L1915959