9. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLATZ

Olazko herri-lurretako baratzeen aprobetxamenduaren zuzeneko eta lehentasunezko adjudikazioa herritarren artean

Olazko Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Olazko herri-lurretako baratzeen erabilera arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, Olazko herri-lurretako baratzeen aprobetxamenduaren adjudikazioa eska dezaten, herritarren arteko zuzeneko eta lehentasunezko adjudikazioen bidez.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Olatzen, 2019ko azaroaren 28an.–Kontzejuko burua, Jesús Erburu Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2000276