9. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2020rako zerga-tasa, tasa, tarifa eta prezio publikoak.
Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, Lekunberriko udalerrian indarra duten tasa eta prezio publikoen ordenantza fiskalak aldatzeko espedientea onetsi zuen. Horren bidez tarifak eguneratu dira, eta udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak ezarri dira 2020ko ekitaldirako.

Hasierako onespena eman zitzaion Lekunberriko Udalak 2019ko azaroaren 28ko osoko bilkuran harturiko erabakiaren bidez, eta hura 2019ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 9an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, hasierako onespen hori behin betiko bilakatu da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lekunberrin, 2019ko abenduaren 26an.–Alkate udalburua, Gorka Azpiroz Razquin.

I. ERANSKINA

2020ko zerga-tasak

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,423.

Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,423.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga:

1,4 indizea aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei.

Gainbalioa:

Karga-tasa: %25, aplikatzekoa den zerga-oinarriaren gainean.

Urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako indizeak eta koefizienteak aplikatuko dira sortzapenaren unean lurrak duen balioaren gainean. Foru lege horren bidez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatu zen.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ):

–Karga-tasa, %5.

ORDENANTZA, ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN UREN ARAZKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

7. artikulua. Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea:

7.1. Saneamenduaren tasa: 0,338 euro/m³.

7.2. Gutxieneko saneamenduaren tasa:

0,00 m-tik 5,00 m-ra3: 2,65 euro/hiruhilekoa.

5,013 m-tik 10,00 m-ra3: 3,71 euro/hiruhilekoa.

10,01 m-tik gora3: 0,338 euro/m3.

ORDENANTZA, UR HORNIDURAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

5. artikulua. Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea.

5.1. Ur horniduraren tasa:

Etxekoa, gutxienekoa:

0,00 eta 5,00 m³ artean: 6,33 euro/hiruhilekoa.

5,01 m³ eta 10,00 m³ artean: 7,43 euro/hiruhilekoa.

Etxebizitzakoa:

10,01 m³ eta 41,00 m³ artean: 0,679 euro/m³.

41,01 m³ baino gehiago: 0,937 euro/m³.

Obretako ura: 1,30 euro/m³.

Industriarako ura:

0-10.000,00 m³: 1.05685 euro/m².

10.001,00-25.000,00 m³: 0.99368 euro/m².

25.001,00-40.000,00 m³: 0.97414 euro/m².

40.001,00-55.000,00 m³: 0.95732 euro/m².

55.001,00 m³ baino gehiago: 0.89133 euro/m².

5.2. Hargunearen tasa:

Etxebizitzak: 130,00 euro.

Industriak: 300,00 euro.

14. artikulua.

1. 5. artikuluan ezarritako ordainarazpenak hiru hilean behin pagatuko dira.

2. Hargunearen tasa, sortzen den unean ordainduko du erabiltzaileak.

ORDENANTZA, KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

5. artikulua. Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea.

5.1. Pilotalekua erabiltzeko tasa:

Argirik gabe: 4,00 euro/ordua.

Argiarekin: 8,00 euro/ordua.

Urteko tarifa: 4,00 euro/ordua.

ORDENANTZA, HILERRIA ERABILTZEKO TASA ARAUTZEN DUENA

4.1. Nitxoak erabiltzeko tasak:

Erroldatuak:

–10 urteko kontzesioa: 400,00 euro.

–10 urteko luzapena: 400,00 euro.

Erroldatu gabeak:

–10 urteko kontzesioa: 700,00 euro.

4.2. Kolunbarioak erabiltzeko tasak:

Erroldatuak:

–10 urteko kontzesioa: 150,00 euro.

–10 urteko luzapena: 200,00 euro.

Erroldatu gabeak:

–10 urteko kontzesioa: 400,00 euro.

4.3. Panteoiak 100 urtez erabiltzeko tasak.

Erroldatuak:

  • 4 pertsona : 6.000,00 euro.
  • 3 pertsona : 4.500,00 euro.

Erroldatu gabeak:

  • 4 pertsona : 9.000,00 euro.
  • 3 pertsona : 7.500,00 euro.

ORDENANTZA, LEKUNBERRIKO HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA

V. epigrafea.–Kanona, Lekunberriko Udaleko herri-lurretako aprobetxamenduengatik. Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea.

Baratzea: 100,00 euro/urtea.

Bazkatokiak: 54,00 euro/ha.

Larreak: 54,00 euro/ha.

Larreak eta zuhaiztiak: 52,00 euro/ha.

Zuhaiztiak: 50,00 euro/ha.

Belar-soroa: 80,00 euro/ha.

Artegia: 1,00 euro/m2.

Beste eraikuntza batzuk: 5,00 euro/m2.

Erlauntzak: 1,15 euro/erlauntza.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea.–Eraikinen azterketa, haien segurtasun egoera orokorraren berri izateko:

Gutxieneko ikuskapena, arkitekto edo aparejadore baten 1,5 lanordu: 100,00 euro.

Gehitutako ordu bakoitzeko: 60,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK EGIN
ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. artikulua. Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea:

5.1. Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak:

DIN A-4 tamainako kopia bakoitzeko: 0,20 euro/kopia.

DIN A-3 tamainako kopia bakoitzeko: 0,40 euro/kopia.

Faxa bidaltzea: 1,00 euro/orria.

Faxa jasotzea:

Orri bat: 1,00 euro.

0 - 4 orri: 1,50 euro.

5 - 9 orri: 2,00 euro.

10 - 20 orri: 2,80 euro.

15 - 20 orri: 3,50 euro.

Konpultsaturiko orri bakoitzagatik: 0,20 euro.

5.2. Antolamenduko plan partzialak edo bereziak tramitatzea:

5 hektarea bitarte: 0,20 euro/m².

5 hektareatik aurrera: 0,10 euro/m².

5.3. Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun-azterketak tramitatzea:

Aplikatu beharreko tarifak aurreko puntukoen %50 izanen dira.

5.4. Birzatitzeak eta banantzeak tramitatzea:

m² eraikigarri bakoitzeko: 0,50 euro.

5.5. Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuen tramitazioa:

Proiektuaren kostuaren arabera eginen da tasen likidazioa, %1eko karga-tasa aplikatuta.

5.6. Lehen okupazioko edo erabilerako lizentziak.

500 m² bitarte, tasa: 0,50 euro/m².

500 m²-tik 3.000 m²-ra: 0,30 euro/m².

ORDENANTZA FISKALA, IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea.–Berritik jartzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, aldaketak jardueran, titulartasun aldaketak.

1.1. Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar duten establezimenduak:

Azalerako lehen 50,00 m²-ak 1,00 euro/m².

51,00 - 100,00 m²-ko azalera: 0,80 euro/m².

101,00 - 500,00 m²-ko azalera: 0,60 euro/m².

501,00 - 1.000,00 m²-ko azalera: 0,50 euro/m².

Azalera 1.001,00 m²-tik goiti: 0,25 euro/m².

1.2. Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar ez duen establezimendua. Merkataritzako edo kalterik gabeko jarduerak irekitzeko lizentziak.

0,00 - 20,00 m²-ko azalera: 126,00 euro.

21,00 - 100,00 m²-ko azalera: 315,00 euro.

101,00 - 500,00 m²-ko azalera: 631,00 euro.

Azalera 501,00 m²-tik goiti: 946,00 euro.

HITZARMENA, LEKUNBERRI-LARRAUN GARRAIOA

Lehenbizikoa.–Zerbitzuak izanen duen kostua ikaslearendako Udalek finkatuko dute urtero, Batzorde Mistoak aldez aurretik proposatuta:

Garraioa Iruñera: 1.067,00 euro.

Garraioa Leitzara, derrigorrezkoa ez den hezkuntza: 855.00 euro.

ORUBEAK GARBITU ETA MANTENTZEKO TASAK

Tasa, belarra mozteagatik: 200 euro.

Garbiketako tasa: 1,00 euro/m2.

Ordezko betearazpena: %150ko igoera.

Bigarrena.–Zehazturiko artikuluek eta tarifen eranskinek ordenantzetan agertzen zirenak ordeztuko dituzte, lehenagoko horiek indarrik gabe geldituko baitira hemen azaldutakoei aurka egiten dieten guztian.

Iragarkiaren kodea: L1916746