9. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko urtarrilaren 31ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen 2/2019 aldaketa egitea aurrekontu orokor eta bakarrean (kreditu-gerakina sartzea, kanpoko igerilekua egokitzeko eta palastako igerilekuaren ur bazterreko eremua konpontzeko), eta erabaki hori 2019ko maiatzaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

(Kreditu-gerakina sartzea, kanpoko igerilekua egokitzeko eta palastako igerilekuaren ur bazterreko eremua konpontzeko).

Gastuen kapitulua: 6. Deskribapena: kanpoko igerilekua egokitzea. Zenbatekoa: 222.440,89 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarreren kapitulua: 8. Deskribapena: Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 222.440,89 euro.

Berriozarren, 2019ko abenduaren 13an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1915999