81. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELKARTE

Aldaketa Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Elkarteko Kontzejuak, 2020ko martxoaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Elkarteko Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu.

Horrenbestez, argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Elkarten, 2020ko martxoaren 26an.–Kontzejuko burua, Javier Huarte Babace.

Iragarkiaren kodea: L2004291