80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua.
Behin betiko onespena

Ultzamako, Basaburuko, Odietako, Atezko, Anueko eta Lanzko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko ordezkarien batzarrak, 2019ko abenduaren 10ean, hasiera batez onetsi zituen 2020ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.

Horren iragarkiak argitaratu ziren 2020ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 11n, eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, argitaratu eta 15 egun balioduneko epean bizilagun eta interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.

Hori guztia dela eta, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202. artikuluan (1. eta 3. apartatuak) xedatuarekin bat, 2020ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea behin betiko onetsitzat jotzen da eta haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 486.814,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
107.410,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 30,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 27.172,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 623.926,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 73.800,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 550.116,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 623.926,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko martxoaren 27an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2004402