80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian; aldaketa hirigintza-fitxa batean, Carmen Baja kaleko 1ean eta 3an diren higiezinei dagokienez. Jendaurrean paratzea

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko martxoaren 13an hartutako Erabakiaren bidez, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Tuterako Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (BEBPB), aldaketa egiteko hirigintza-fitxa batean, Tuterako BEBPBko Carmen Baja kaleko 1ean eta 3an diren higiezinei dagokienez (katastroko 914. eta 915. lurzatia, 269. etxe-saila), Diego Galar Irurre arkitektoak 2020ko otsailaren 3an aurkeztu proposamenaren arabera. María Pilar Ruiz Garbayok sustatu du.

Alegazioak aurkezteko epea hilabetekoa da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitaratzeko beste toki batzuk: Nafarroan argitaratzen diren egunkariak, Udalaren iragarki-taula eta www.tudela.es webgunea.

Espedientea Hirigintzako Administrazio Unitatean dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udaleko Erregistro Orokorraren bitartez edo legez ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2020ko martxoaren 25ean.–Lurralde Antolamenduaren Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2004247