80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Lukingo Udalaren bulegoetan tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Barbaringo eta Lukingo udal-mugarteak, Iguzkitzako Kontzejuaren mugartea (Iguzkitzako udalerriaren 3. eta 4. poligonoak), 31. fazeria (Olexoa eta Barbarin) eta 67. fazeriaren 80 hektarea (Villamayor de Monjardingo Udala, Azketako Kontzejua eta Urbiolako Kontzejua).

Lukinen, 2020ko martxoaren 26an.–Lukingo Udaleko alkatea, Aurelio Ramón Pardo Gil, ehiza-barrutiaren titularra, ukitutako toki entitateak ordezkatuz.

Iragarkiaren kodea: L2004298