80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Ledeako Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan. Iragarkia 2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 28an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ledean, 2020ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

ALDAKETA UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:

a) Etxeko beharretarako hornidura, kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,82 euro.

b) Industrian edo ureztapenean erabiltzeagatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,87 euro.

c) Hornidurako eta saneamenduko hargune berria paratzeagatik: 260,84 euro.

d) Hargune bakoitzeko, kuota finkoa: 10,32 euro hiruhilekoan.

Iragarkiaren kodea: L2004299