80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Lekunberriko industrialdeko lurzoru urbanizagarria urbanizatzeko proiektua, AR-2 eremuko S-3 Ekialdea sektorean. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2020ko otsailaren 27ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Lekunberriko lurzoru urbanizagarria urbanizatzeko proiektua, AR-2 eremuko S-3 Ekialdea sektoreari buruzkoa. Proiektua Lekunberriko Udalak sustatu du eta prestatu, berriz, Ingeniería Eunate SLk.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 13an.

Jendaurreko epean ez denez alegaziorik, kexarik ez eta oharrik aurkeztu, aipatutako proiektua behin betikoa bilakatu da eta Udalbatzaren osoko bilkurak behin betiko onetsi du, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen Testu Bategineko 74. eta 152. artikuluekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua).

Lekunberrin, 2020ko apirilaren 6an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2004432