80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Lekunberriko industrialdeko lurzoru urbanizagarria birzatitzeko proiektua, AR-2 eremuko S-3 Ekialdea sektorean. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2020ko otsailaren 27ko osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin erabaki zuen behin betiko onestea Lekunberriko industrialdeko lurzoru urbanizagarria birzatitzeko proiektua, AR-2 eremuko S-3 Ekialdea sektorean, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen Testu Bategineko 74. eta 152. artikuluekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua).

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 13an.

Jendaurreko epean ez denez alegaziorik, kexarik ez eta oharrik aurkeztu, aipatutako proiektua behin betikoa bilakatu da eta Udalbatzaren osoko bilkurak behin betiko onetsi du, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74 eta 152. artikuluekin (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lekunberrin, 2020ko apirilaren 6an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2004423