80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZKUE

Ordenantza, Kontzejuaren hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Izkueko Kontzejuaren Batzarrak, 2020ko martxoaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Izkueko Kontzejuaren (Oltza Zendea) hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Izkuen, 2020ko martxoaren 13an.–Kontzejuko burua, Alberto del Castillo Artázcoz.

Iragarkiaren kodea: L2004020