80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2020ko tasak eta prezio publikoak

Doneztebeko Udalak, 2019ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa kirol instalazioak erabiltzeko tasak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Espedientea jendaurrean jarri zen hilabetez, iragarkia argitaratuta 2020ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13koan, eta Udalaren iragarki-taulan.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork espedienteari alegaziorik aurkeztu gabe, onespen hori behin betikoa bilakatu dela adierazi behar da. Ondoriozko tasa eta prezioak ondotik zehazten dira:

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

A) Zinemaren, Herrigunearen, Azkarretaren, liburutegiaren erabilera:

–Berogailurik gabe: 4 euro/ordua.

–Berogailuarekin: 6 euro/ordua.

B) Igerilekuak (eguneko sarrerak):

–4 eta 11 urte bitarteko erabiltzaileak: 1,75 euro erroldatuendako; 2,5 euro erroldatu gabeendako.

–12 eta 17 urte bitarteko erabiltzaileak: 3,5 euro erroldatuendako; 4,5 euro erroldatu gabeendako.

–18 urtetik gorako erabiltzaileak: 4,5 euro erroldatuendako; 5,5 euro erroldatu gabeendako.

C) Igerilekuak (hilabeteko abonamenduak soilik uztailean eta abuztuan, 1etik 31ra):

–4 eta 11 urte bitarteko erabiltzaileak: 10,5 euro erroldatuendako; 12,5 euro erroldatu gabeendako.

–12 eta 17 urte bitarteko erabiltzaileak: 24 euro erroldatuendako; 26 euro erroldatu gabeendako.

–18 urtetik gorako erabiltzaileak: 34,5 euro erroldatuendako; 36,5 euro erroldatu gabeendako.

D) Igerilekuak (udako denboraldiko abonamenduak):

–4 eta 11 urte bitarteko erabiltzaileak: 15 euro erroldatuendako; 20 euro erroldatu gabeendako.

–12 eta 17 urte bitarteko erabiltzaileak: 35 euro erroldatuendako; 40 euro erroldatu gabeendako.

–18 urtetik gorako erabiltzaileak: 50 euro erroldatuendako; 55 euro erroldatu gabeendako.

Aplikatuko den adin tartea zehazterakoan, erabiltzaileek adin hori beteta izan beharko dute abonamendua edo sarrera eskuratzen duten egunean.

Orobat, erroldatuak egon beharko dute abonamendua edo sarrera eskuratzen duten egunean.

E) Pilotalekua:

–Pilotalekua argirik gabe erabiltzea: 6 euro/ordua.

–Pilotalekua argia eta guzti erabiltzea: 10 euro/ordua.

F) Kiroldegia:

–Pista argirik gabe erabiltzea:

  • Pistaren 1/2: 9 euro.
  • Pistaren 2/2: 14 euro.

–Pista argia eta guzti erabiltzea:

  • Pistaren 1/2: 12 euro.
  • Pistaren 2/2: 18 euro

G) Arte martzialen aretoa. Orduaren prezioa: 7 euro

H) Squasha.

–Ordu erdi: 4 euro eta 2 euro (urteko bazkidea).

–Ordubete: 7 euro eta 5 euro (urteko bazkidea).

I) Dutxa hutsa: 2,5 euro

J) Muskulazio gela:

–Eguneko abonamendua: 4 euro erroldatuendako; 6 euro erroldatu gabeendako.

–10 saiotarako abonamendua: 20 euro erroldatuendako; 25 euro erroldatu gabeendako.

–Hilabeteko abonamendua: 30 euro erroldatuendako; 35 euro erroldatu gabeendako.

–Bi hilabeteko abonamendua: 40 euro erroldatuendako; 45 euro erroldatu gabeendako.

–Hiruhileko abonamendua: 50 euro erroldatuendako; 55 euro erroldatu gabeendako.

K) Muskulazio aretoa (9:00etatik 22:00etara), sauna, dutxa eta igerilekua udako denboraldian:

–Urteko abonamendua, 120 euro, erroldatuendako.

–Urteko abonamendua, 160 euro, erroldatu gabeendako.

Udal kiroldegiko arduradunak luzatuko ditu abonamendu horiek.

Oharra: tarifa horiek aplikatuko zaizkie gela horiek irabazi-asmoarekin erabiltzen dituzten erabiltzaileei.

N) Tarifa bereziak:

1. Ehuneko hirurogeitik (%60) gorako minusbaliotasuna dutenek, behar bezala frogatzen badute, ehuneko berrogeita hamarreko (%50) hobaria izanen dute aplikatu behar zaizkien tarifetan.

2. Familia ugariak: Familia ugarien kideek, familia ugariaren titulua aurkezten badute, ehuneko hogeiko (%20) hobaria izanen dute aplikatu behar zaizkien tarifetan.

Urteko bazkidetzat hartzen da: muskulazio gelarako urteko abonamendua aukeratzen duena.

Donezteben, 2020ko martxoaren 20an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L2004244