80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Udal Planeko lurzoru urbanizaezineko Arauen
10. eta 18. artikuluen aldaketa. Behin betiko onespena

Berako Udalak, 2020ko otsailaren 19an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko hirigintzako antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzeko espedientea, zehazki lurzoru urbanizaezineko Arauen 10. eta 18. artikuluak. Berako Udala da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin bat etorriz, iragarki hau argitaratzen da, lurzoru urbanizaezineko Arauen 10. eta 18.3.d) artikuluen idazketa berriarekin batera.

Beran, 2020ko martxoaren 27an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2004411