80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Hiri-jarduketarako plan berezia 9. poligonoko 254. lurzatian.
Behin betiko onespena

Udalak, 2019ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1.–Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia 9. poligonoko 254. lurzatian, betiere Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoaren txosteneko baldintza guztiak beteta.

2.–Behin betiko onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari, aipatutako Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoaren txostenaren kopiarekin batera.

4.–Erabaki hau helaraztea, onetsitako agiriarekin eta egindako txosten teknikoekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, hamar eguneko epean gehienez.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hilabetean.

Beran, 2020ko martxoaren 23an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2004386