80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

29/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Rosa Jimeno Guembe andrea, Hezkuntza Departamentuko Inklusio Proiektuetarako Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Rosa Jimeno Guembe andrea, Hezkuntza Departamentuko Inklusio Proiektuetarako Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 17an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2004146