8. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Aldaketa, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Allon, 2019ko azaroaren 29an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1916170