8. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

2019ko lan publikoaren eskaintza

Burlatako Udaleko alkateak abenduaren 30eko 1335/2019 Ebazpena eman du. Hona hemen haren testu osoa:

Ikusirik Udaleko txosten teknikoak eta langileen ordezkariei horren berri eman zaiola eta kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.g) artikuluak xedatzen duela Alkatetzaren eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Onestea lan publikoaren 2019ko eskaintza, ondotik ematen dena, dagokion aurrekontuko zuzkidurarekin (6/2018 Legean ezarritakoari jarraikiz), behar diren hautaproben bitartez bete dadin.

Plaza zenbakia: 11.1

Lanpostuaren izena: inspektore-ordea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: B.

2. Lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hautapen prozeduren deialdia egin aurreko urrats gisa.

Burlatan, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Ana M. Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2000017