8. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, aditzera ematen duena Nafarroako Ubideko Arga 3-XXVI. Sektorean (Sesma-Lodosa-Cárcar) lurzatiak biltzearen ondorioz sortutako ordezpen finka berrien behin-behineko jabetza hartzea.

Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 316/2019 Ebazpenaren bidez, xedatu da Nafarroako Ubideko Arga 3-XXVI. Sektorean (Sesma-Lodosa-Cárcar) lurzatiak biltzean interesdun direnei dagozkien ordezkapen finken behin-behineko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.

Jabetza-hartze hori behin-behinekoa denez, eta lurzatiak bildu eta ureztatzeko obrak oraindik egin ez direnez, drainatze-sistemak behar bezala funtzionatuko duela bermatzeko, ezin izango dira dauden drainatzeak estali edo aldatu, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren berariazko baimenarekin ez bada.

Eremu horretako finkak definitzen dituzten planoak, ordezpen finken zerrenda eta finkak mugatzeko mugarrien zerrenda Sesmako, Lodosako eta Cárcarreko udaletxeetan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, betiere peritu baten irizpena atxikirik, ordezpen finken azaleraren eta lurzatiak biltzeko espedientean ageri denaren arteko aldeei buruz. Errekurtsoa baiesten bada, zilegi izanen da erabakia zuzentzea, erreklamatzailea konpentsatzea soberako lurren kontura edo, hori ezinezkoa bada, kalte-ordaina eskudirutan ematea, inguruabarren arabera.

Iruñean, 2019ko abenduaren 17an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1916265