8. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontuko 1. eta 2. aldaketak. Hasierako onespena

Mendialdea Mankomunitateak, 2019ko abenduaren 23ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2019 urteko udal aurrekontuko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak, ezohiko kreditukoak.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 33. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, haren bidez garatu baitzen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Leitzan, 2019ko abenduaren 27an.–Burua, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L1916735