2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URZAINKI
2020ko aurrekontua. Hasierako onespena
Urzainkiko Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, aipatutako espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik egiten ez badu epe horretan, ulertuko da behin betiko onetsi dela.
Urzainkin, 2019ko abenduaren 27an.–Alkatea, Félix Jesús Galetx Laiana.
Iragarkiaren kodea: L2000008